ARABA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko Udalak taxilarien guardiak arautu ditu, dekretu bidez

Dokumentuak larunbat eta jai bezperetarako guardien egutegia ezartzen du, 00:00etatik 08:00etara, eta tarte horretan gutxienez 50 taxi arituko dira zerbitzua ematen.

Trabajadores del Ayuntamiento en Vitoria-Gasteiz

Gasteiz. Artxiboko argazkia: Orain

Gasteizko Udalak hiriko taxi zerbitzua "hobetzeko" bidean iragarritako lehen neurriak onartu ditu, sektorearekin abiatutako negoziazio prozesua akordiorik gabe amaitu ostean, pasa den ostiralean. 

Beatriz Artolazabal Gasteizko Espazio Publikoaren zinegotziak astelehen honetan iragarri duenez, aurreikusitako bi dekretuetako lehena sinatu du, taxilarien guardien egutegia arautzen duena, hain zuzen ere. Dokumentuak larunbat eta jai bezperetarako guardien egutegia ezartzen du, 00:00etatik 08:00etara, eta tarte horretan gutxienez 50 taxi arituko dira zerbitzua ematen. Gainera, zerbitzurik ematen ari ez direnean erdiguneko zazpi taxi geltokietako batean egon beharko dute. 

Gainera, maiatzetik urrira bitarteko igandeetako guardiak (13:00etatik 19:00etara) ere zehazten ditu dekretuak. Tarte horretan, 35 taxik emango dute zerbitzua. 

Era berean, taxi egokituak dituzten gidariek ere guardiak egin beharko dituzte, urte osoan eta eguneko 24 orduetan gutxienez egokitutako bi ibilgailu martxan egon daitezen. 

Lizentzia gehiago eta ordenantza berria

Gasteizko Udala bigarren dekretu batean ari da lanean taxi lizentzia kopurua handitzeko. Martxoan lortutako aurreakordioaren arabera, bi urtean 20 lizentzia berri ematea zen hasierako asmoa, baina udal gobernua lizentzia gehiago ematea aztertzen ari da. 

Egun 194 taxi lizentzia daude Gasteizen, 2007an zeudenak adina, nahiz eta geroztik Gasteiz 232.000 biztanle izatetik 265.000 izatera igaro den. 

Bestalde, Udalak taxien ordenantza berria izapidetzen jarraitzen du. Artolazabalek azaldu duenez, testua ia amaituta dago eta talde politikoekin harremanetan ari dira ahalik eta adostasun zabalena lortzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X