Ikuskizunetako langileek greba eguna dute gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Sektorearentzako hitzarmen bat eskatzen dute lan-baldintza duinak bermatzeko. Ekitaldi asko bertan behera gelditu dira jada, eta gorabeherak espero dira gaur kontzertu, antzerki eta kongresuetan.
Ikuskizunetako langile eta teknikariak grebara deituta daude gaur, ostirala, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Grebarako motiboak "asko" direla diote, kontrolik gabeko ordutegi luzeak eta egutegi zorrotzak, besteak beste.
Hala, sektorea erregularizatzeko eta hitzarmen propio baten bidez lan-baldintza duinak eta bidezkoak ezartzeko eskatzen dute, lan-eskubideak bermatze aldera.
Horien esanetan, 8 ordu baino gehiagoko lanaldiak izaten dituzte, eta atseden hartzeko tarteak ez dira errespetatzen; horrek kontziliaziorako zailtasunak eragiten ditu, trukean ez dute beharrezko ordainik jasotzen, eta lan-baldintzak ez dira aproposak.
Araudi falta hori enpresek euren intereserako baliatzen dutela salatu dute, eta EUKI patronalaren jarrera immobilista salatu dute, baita erakunde publikoek duten ardura ere.
Teknikariok sindikatuarekin batera, LAB, ELA, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute gaurko greba, eta, jakinarazi dutenez, autonomo gisa diharduten teknikarien babesa ere jaso dute; elkartasun keinu moduan, bertan behera utzi dituzte hainbat eta hainbat ikuskizun.
Gaurko aurreikusita zeuden eta egingo ez diren ikuskizunen artean daude Nacho Vegas artistak Bilboko Kafe Antzokian eman behar zuen kontzertua (babes gisa iragarri zuen artistak berak ez zuela emango) eta Ortuellan herriko festetarako aurreikusia zegoen Porco Bravoren kontzertua, besteak beste.
Gaur, beraz, gorabehera handiak espero dira kultur ekitaldietan, eta ikuskizunetara ez joateko eskatu diete ikus-entzuleei.
Mobilizazioak egingo dituzte arratsaldean, eta aurrerantzean ere negoziatzen eta borrokan jarraitzeko asmoa agertu dute.
Estreinaldi bat bertan behera Bilboko Arriagan
Bilboko Arriaga Antzokiak bertan behera utzi du Henry Naylor idazle britainiarraren Fronteras antzezlanaren estreinaldia ostiral arratsaldean, ikuskizunen eta ekitaldien sektoreko arlo teknikoetan lan-baldintza hobeak eskatzeko deitutako greba dela eta.
Dena dela, Carolina Yuste eta Eneko Sagardoy protagonista dituen antzezlana larunbatean eta igandean izango da ikusgai Arriaga Antzokian.
Ostiraleko emanaldia bertan behera geratu da antzokiko talde teknikoak greba egin duelako.
Arriagak jakinarazi duenez, bertan behera utzitako emanaldirako sarrera dutenek erosketarako erabili zen modu berean jasoko dute ordaindutakoa.
Hala, sarrerak Internet bidez erosi zutenek automatikoki jasoko dute dirua, eta leihatilan erosi zutenek antzokira joan beharko dute ordaindutakoa itzultzeko eskatzera.
Malena Alterioren antzezlana, bertan behera gaur eta bihar Gasteizen
Gasteizko Felix Petite Antzokian, Malenia Alterio eta Carmen Ruiz protagonista dituen La vida extraordinaria antzezlana bertan behera geratu da gaur (ostirala) eta bihar (larunbata), antzokiko talde teknikoak greba egin duelako.
Udalak azaldu duenez, ezin izan da funtzioak garatzeko beharrezko muntaia prestatu.
Sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko da, Internet bidez erosi badira. Ibaiondo Gizarte Etxean edo telefonoz erosi ziren sarreren kasuan, berriz, maiatzaren 29tik aurrera eskatu ahal izango da dirua, Espainia Plazan dagoen turismo bulegoko leihatilan.
Zure interesekoa izan daiteke
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.