Herri epaimahaiak errudun jo du Maialen Mazon hiltzeaz akusatutako gizonezkoa
Ebazpenean, ez dira frogatutzat eman defentsak aringarri gisa aurkeztutako argudioak. Hau da, hilketaren unean akusatua alkoholaren eraginpean zegoela edota buru nahasmendua izan zuela ezin dira frogatutzat eman, epaimahaiaren arabera.
Maialen Mazon hiltzeaz akusatutako gizonezkoa, epaiketan. Argazkia: EFE
Herri epaimahaiak errudun jo du Maialen Mazon hiltzeaz akusatutako gizonezkoa, biktimaren senarra. Aldeko bost botorekin eta aurkako batekin, azpikeriaz eta ahaidetasun astungarriarekin egindako hilketa izan zela ondorioztatu dute. Epaimahaiak ez ditu aintzat hartu, ordea, genero eta ankerkeria eskaerak.
Halaber, emakumeak espero zituen bikien hilketagatik eta bien bi urteko alaba abandonatzeagatik ere errudun jo dute.
Ebazpenean, ez dira frogatutzat eman defentsak aringarri gisa aurkeztutako argudioak. Hau da, hilketaren unean akusatua alkoholaren eraginpean zegoela edota buru nahasmendua izan zuela ezin dira frogatutzat eman, epaimahaiaren arabera.
Fiskaltzak, akusazio partikularrek (biktimaren familiak eta Arabako Adingabeen Konteilua) eta herri akusazioak (Clara Campoamor elkartea) euren eskariei eutsi diete: 45 urteko espetxe zigorra eskatzen dute akusatuarentzat, hilketa, abortu eta abandonu delituengatik. Defentsak, berriz, absoluzioa galdegiten du. Zehazki, 25 urte eskatzen dituzte hilketagatik, zortzi urte abortuagatik eta lau urte adingabea uzteagatik.
Akusazioek eskatzen dute, halaber, bikotearen alabaren gaineko guraso-ahala kentzea, hamar urtez harekin komunikatzeko edo harengana hurbiltzeko debekua ezartzea eta 750.000 euro ordaintzea kalte-ordainetan: 500.000 euro adingabearentzat eta 250.000 euro Maialen Mazonen aitarentzat.
Bestalde, defentsak ez du zalantzan jartzen Maialen Mazonen aurkako krimenaren egiletza, eta absoluzioa eskatu du, buruko gaitz iragankor bat alegatu baitu. Subsidiarioki, aldi baterako buru-nahastearen salbuesle osatugabea eta alkohol-kontsumoaren aringarria ere eskatu zituen.
Maialen Mazon 2023ko maiatzaren 27an hil zuten Gasteizko apartahotel batean, baina hurrengo egunean aurkitu zuten haren gorpua. Bi urteko alaba aldamenean zuen eta bikien haurdun zegoen.
Epaileak datozen asteetan idatzi beharko du epaia, epaimahaiaren epaiak atea ireki ostean akusazioek eskatutako gehienezko zigorrak ezartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioak eta erkidegoek gaur adostuko dute Ceutara txertoak bidaltzea
Bideokonferentzia bidezko bilera izango da, eta puntu bakar bat jorratuko dute, txerto hirukoitz birikoa eta barizelaren, poliomielitisaren, tetanosaren eta difteriaren aurkako txertoak bidaltzearen ingurukoa.
Metro koadroko 15 litro ur bota ditu ordubetean Gipuzkoan
Urola Erdian eta Urola Kostan bizi izan dira kazkabar eta zaparrada gogorrenak. Abisu horia aktibo izan da 22:00ak arte. Astelehena ere egun eguzkitsua eta beroa izango da eta arratsaldetik aurrera ekaitzak izan daitezke berriz ere.
'Bali' baleak jendetza erakarri du beste behin Bilboko kaleetan
‘Bali’ baleak eta haren itsas animalien segizioak beste urte batez ere jendetza erakarri dute Bilboko Kale Nagusiko desfile jendetsu eta tradizionalean. Ekitaldia Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako bat bihurtu da dagoeneko, eta aurten Txinako Urte Berriari egindako keinuak ere izan ditu
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lelopean, protesta egin dute zezenketen aurkakoek Bilbon
“Hau ez da kultura, hau tortura da” lemapean, zezenen aurkako plataformak dozenaka lagun bildu ditu arratsaldean, Bilboko Zezen plazaren aurrean. Aste Nagusiaren barruan zezen korridak egiten dira eta horiekin amaitzea eskatzen dute. Egunero bilduko dira zezen plaza itxi dezaten eskatzeko.
Bi gazte oso larri erreskatatu dituzte La Morea urtegian
Bainulariek atera dute uretatik 20 urteko gizona, eta suhiltzaileek, berriz, 25 urteko emakumea. Bihotz-biriketako bizkortzeko maniobrak egin dizkiete, eta anbulantzia medikalizatuan eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Zaparrada trumoitsuek eta kazkabarrak ezustean harrapatu ditu herritarrak Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian
Bero izan da goizean goizetik, bero-hodeiak garatu dira Gipuzkoako hainbat tokitan, eta ekaitzak gogor du Urola Kostan arratsalde erdian. Ondoren, ekaitzak Bizkaiko kostalderako bidea hartu du. Zarauzko pilotalekuko sabaia kaltetu du txingorrak eta partida eten behar izan dute.
TicketBAI sistema txosnetan: aurtengo berritasuna, konpartsen kritiken artean
Kontsumizio bakoitzeko tiketa sortu behar dute, gero Ogasunera helarazi behar duten aitorpenarekin alderatu eta kontrol zehatzago bat egin ahal izateko. Konpartsek salatu dutenez, txosnak jarduera ekonomiko profesionala duten enpresen zakuan sartu nahi dituzte.
Milaka pertsonak erantzukizun politikoak eta suteak prebenitzeko baliabide gehiago eskatu dituzte Jakan
Pirinio Duina Mendiaren Duintasunaren aldeko Mugimenduak deitutako manifestazioan, besteak beste, Peñas de Riglos, Cinco Villas eta Leciñenako suteetan aritu diren suhiltzaileak bildu dira.
Bilbon adin guztietarako jarduerak izan dira Aste Nagusiko lehen orduetan
Bizkaiko hiriburuak Aste Nagusiari ekin dio, eta lehen orduetatik jai-giroa da nagusi bertan. Txikienetatik hasi eta helduenetaraino, denek dute zer egin eta zerekin gozatu.
Bederatzi atxilotu Aste Nagusiko lehen egunean, bi ukituengatik eta beste bat genero-indarkeriagatik
Jai-eremuan (Areatza inguruan eta Euskotreneko geltokian) zein handik kanpo izan dira abusuak.