Abisu horia ezarriko dute euriteengatik, metro karratuko 60 litro arte pila daitezkeelako 24 orduan
Abisua horiak gauean aktibatuko dira Kantauri isurialde osoan, Bizkaitik Zuberoara.
EFEren artxiboko argazkia: euria, Gasteizen.
Udaberri betean gauden arren, euriak ez du etenik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du ostegun gauean, euriteengatik, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait tokitan metro karratuko 60 litro arte pila daitezkeelako 24 orduan.
Abisua 21:00etatik aurrera egongo da indarrean, Kantauri isurialdean euri asko egingo duelako, eta 24 orduz luzatuko da, ostiral gauera arte. Ostiralean, gainera, txingorra ere bota lezake, batez ere kostaldean.
Horrez gainera, gaur gauean, 21:00etan eta bihar goizeko 09:00etara beste abisu bat egongo da indarrean, nabigaziorako; izan ere, olatu handiak altxatuko ditu, 3,5 metro artekoak
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, euria etengabe egingo ostiral gauera arte, eta kostaldean ekaitzak ere jo dezake, eta txingorra egin. Larunbatean, berriz, aroak hobera egingo du, batez ere arratsaldean.
Nafarroan, Aemetek abisu horia aktibatuko du euriagatik Kantauri isurialdean, osteguneko 20:00etatik ostiraleko 15:00ak arte.
Mateofrancek ere, Ipar Euskal Herrian, abisu horia aktibatuko du ostegun gauetik ostiral eguerdira arte, euriagatik, eta ekaitzengatik ostiraleko 21:00ak arte.