Xik Trumpi ohartarazi dio Taiwanekiko harremanak "txarto kudeatzea" bi herrialdeen arteko gatazka ekar dezakeela
AEBko eta Txinako presidenteek eta bi herrialdeetako ordezkariek bilera egin dute gaur goizean, sintonia onean. Horren emaitza da Trumpek egin duen iragarpena: hilabete batzuen buruan beste bilera bat egingo dute, Washingtonen.
Donald Trumpek eta Xi Jinpingek bilera egin dute gaur goizean Pekingo Herriaren Jauregi Handian, eta sintonia onean agertu dira bi superpotentzien arteko lankidetza eta harreman onak irekitzeko beharrari buruzko bileran.
Nolanahi ere, eta tonu onean jardun badute ere, Txinako presidenteak argi adierazi du zalantzak dituela AEBk Taiwani buruz darabilen politikaren gainean. Hala, bide zuzenari jarraitu ezean, bi herrialdeen artean aurrez aurrekoa sor daitekeela ohartarazi du.
"Behar bezala kudeatuz gero (Taiwani erreferentzia eginez), bien arteko harremanak egonkor mantendu ahal izango dira, oro har. Ondo kudeatzen ez bada, tirabirak eta gatazkak sortuko dira bi herrialdeen artean", adierazi du Xik.
Txinak uste du Taiwanen auzia dela Estatu Batuekin dituen harremanetan gai garrantzitsuena, eta horren aurrean jarrera irmoa adierazi ondoren, "Taiwango itsasartean bakea eta egonkortasuna mantentzea” Txinaren eta Estatu Batuen "interes komun handiena" dela azpimarratuta.
Sintonia onean ari dira ordura arte bi buruak. Trumpek Xi "lider handi" gisa definitu du, eta negozioak egiteko itxaropena agertu du. Txinako agintariak, bere aldetik, argudiatu du Washingtonek eta Pekinek "elkarlanean" jardun behar dutela, ez "elkarren aurka".
Harreman on horren emaitza da Estatu Batuetako presidenteak egindako iragarpena: beste bilera bat hitzartu dute, hilabete batzuen buruan, Washingtonen.
Akordio handirik gabe
Tonu adeitsua izan arren, lehen jardunaldiak ez du gai ekonomiko nagusiei buruzko iragarpen sakonik utzi.
Bederatzi urte baino gehiago ziren Estatu Batuetako eta Txinako presidenteak Pekinen aldebiko goi-bilera batean biltzen ez zirela.
Oraingoan ere iparramerikarra joan da Txinako hiriburura, eta ez alderantziz. Trumpek interesa zuen bilera horretan, eta bien tonua, esan bezala, positiboa izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzki-eklipseak Europa eta Afrikako iparraldea zeharkatu ditu: Islandiatik Aljeriaraino
Ilargiaren itzalak Europa eta Afrika iparraldea zeharkatu ditu, besteak beste. Espainian ez ezik, eguzki-eklipseak Islandian, Italian, Frantzian edo Ingalaterran eta Ipar Afrikan (Tunisian eta Aljerian, esaterako) irudi ikusgarriak utzi ditu.
75 espainiarrek jarraitzen dute lokalizatu gabe Kolonbiako lurrikararen ostean
Atzerri-Ministerioak ez dauka espainiar nazionalitateko hildakoen edo zaurituen berririk, eta agintari diplomatikoekin harremanetan jarri ez direnei beren egoeraren berri emateko eskatu die.
"Jendea dago, bizirik dago!": Kolonbian oraindik ere jende gehiago bizirik aurkitzeko itxaropena dute
Gutxienez 240 pertsona hil dira, milaka zauritu daude eta ehundaka eraikin kolapsatu dira Kolonbia astindu duen 7,4 graduko lurrikararen ondorioz. Bitartean, bilaketa taldeek erlojuaren kontra lanean jarraitzen dute eraikinen azpian bizirik egon daitezkeenak aurkitzeko. Erreskatatzaileek eskuak altxatu eta erabateko isiltasuna eskatzen dute: edozein soinu garrantzitsua izan daiteke norbaitek bizirik jarraitzen duen seinale. Lurrikara gertatu eta bi egunera, zenbait pertsona bizirik erreskatatu dituzte, eta itxaropen izpi bat zabaldu da tragediaren erdian.
240 hildakotik gora eta 2.500 zauritu baino gehiago, Kolonbia astindu duen lurrikararen ondorioz
Ehundaka eraikin kolapsatu dira, ospitaleak gainezka daude, aireportu batzuk itxi eta etxeratze aginduak ezarri dituzte, erreskate lanei ekiten dieten bitartean.
Siriako Justiziak heriotza-zigorra ezarri dio Baxar al-Assad presidente ohiari gerra eta gizateriaren aurkako krimenengatik
2024ko abenduan agintetik kendu eta Moskun erbesteratutako diktadore ohiak bi hamarkada baino gehiagoz gobernatu zuen Sirian. Epaiak beste 8 pertsona ere zigortu ditu, tartean al-Assaden anaia eta lehengusu bat.
WhatsApp zenbaki bat gaitu dute Kolonbiako lurrikararen ostean harremanetan jarri ezin izan diren senideei buruz informatzeko
Bilboko kontsulak azpimarratu du kolonbiarrek une "oso gogorrak" bizi dituztela, eta bere herrialdeari berreraikitzen laguntzea eskatu du.
Kolonbiako lurrikararen ondorioz, 164 espainiar lokalizatu gabe daude
Gobernua harremanetan jarri da lehen errolda batean erregistratutako espainiar guztiekin, 164rekin izan ezik, eta haien egoerari buruzko informazioa emateko eskatu die. Albaresen arabera, ez dago zauritu edo hildako espainiarren berririk.
Trump catering kamioi batean ezkutatuta eraman zuten NATOk Turkian egin zuen goi-bileratik irtetean
AEBko inteligentzia-zerbitzuek diseinatu zuten plana, presidentearen hegazkinaren aurkako Iranen mehatxu sinesgarri bat antzeman ondoren.
Gutxienez 111 hildako eta kalte handiak Kolonbian, 7,4 graduko lurrikara baten ondorioz
Hildakoen kopuru handiena Risaralda departamenduan izan da oraingoz, 40 pertsona hil baitira; Cauca haranean, aldiz, 27 eta lau Chocon, lurrikararen epizentroa. Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan ere nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.