Trumpek Venezuela AEBko banderaz margotuta ageri den mapa bat argitaratu du, 51. estatu gisa irudikatzeko
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea kargugabetu eta urtarrilaren 3an atxilotu zutenetik, Trumpek hainbat aldiz iradoki du herrialdea AEBko estatu izan dadin nahi duela.
Donald Trump, argitaratutako mapa atzean duela.
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Venezuelako maparen irudi bat argitaratu du astearte honetan Truth Socialen, AEBko banderaz margotuta. Etxe Zuriak X sare sozialean duen kontu ofizialak ere jarri du berean.
Trumpek maparen irudia baino ez du partekatu, inolako iruzkinik gabe, baina "51. estatua" idatzi du. Hain zuzen ere, ideia horrekin txantxetan aritu zen astelehenean Fox Newsi telefonoz egindako adierazpenetan. Venezuelan hura "maite" dutela ziurtatu zuen agintari estatubatuarrak, eta presidente izateko hautagai aurkezteko ideia zerabilela, ironiaz.
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea kargugabetu eta urtarrilaren 3an atxilotu zutenetik, Trumpek hainbat aldiz iradoki du herrialdea AEBren parte izan dadin nahi duela.
2026ko hasieran AEBko Armadak Venezuelan operazio militar bat egin eta Nicolas Maduro presidentea eta Cilia Flores lehen dama harrapatu zituenetik, agintari estatubatuarrak ez du ezkutatu Venezuelako petrolioan interesaturik dagoela; eta Foxeko dei horretan bertan, Veznuelako petrolioak AEBri ekarriko lizkiokeen 40.000 milioi dolarrak aipatu zituen.
Bestalde, Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduraduna Trumpek astelehenean egindako adierazpenen aurrean mintzatu zen, eta baztertu egin zuen herrialdea AEBko 51. estatu gisa atxikitzeko aukera.
Zure interesekoa izan daiteke
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.
Kievek misil britainiarrak erabiltzen dituela-eta, Errusiak Erresuma Batuko azpiegitura militarrei egin die mehatxu
CIAko zuzendaria Moskura joan da astearte honetan, ustez Kremlini NATOren aliatuei erasorik ez egiteko ohartarazteko.
Ratko Mladic, Bosniako Srebrenicako genozidioagatik zigortutako jeneral ohia
1995ean NBEk Bosnian izendatutako “eremu seguru” batean gutxienez 8.000 musulmanen hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten, besteak beste.
Ratko Mladic hil da, "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna eta gizateriaren aurkako krimenengatik kondenatua
Hamar kargu egotzi zizkioten, tartean Srebrenicako genozidioarena, eta biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten. Kartzela zigorra betetzen ari zela, buruko hainbat isuri izan zituen. Hori dela eta, bere familiak Serbian tratamendua jaso ahal izateko eskatu zion auzitegiari.
Gutxienez 180 lagun hil eta ia 1.400 falta dira Nepalen eta Tibeten, uholde handi baten ondorioz
Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak jakinarazi duenez, gutxienez lau espainiar daude lokalizatu gabe.
Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak
Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.
Gutxienez 16 hildako eta 400 desagertu Nepalen, Txinarekiko mugan izandako uholde baten ondorioz
Gutxienez 29 pertsona erreskatatu dituzte Bhote Koshi ibaiak eragindako uholdearen ondorioz. Rasuwa barrutia jo du, eta herriak, merkatuak eta errepideak urpean geratu dira. Armadako sei helikoptero eta enpresa pribatuetako zortzi bilaketa- eta erreskate-lanetan ari dira.
Gutxienez 14 jaioberri hil dira Pakistango ospitale batean izandako sutean
Gutxienez 14 haur jaioberri hil dira asteazken honetan Islamabaden, Pakistango hiriburuan, ospitale publiko batean izandako sutean. Aire girotuaren sisteman izandako leherketa baten ondorioz piztu da. Bertako agintariek jakinarazi dutenez, 15 haur zeuden sutearen tokian eta soilik bat lortu dute bizirik ateratzea; gainerakoak, erreta hil dira.
Israelek gutxienez bost pertsona hil ditu UNRWAk Gazako iparraldean duen eskola baten inguruan egindako eraso batean
Dagoeneko ia 1.300 palestinar hil dira Zerrendan Israelgo Armadaren esku 2025eko urrian indarrean sartu zen su-etenaz geroztik.