TXINA - ESTATU BATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txina eta Estatu Batuen arteko lehia komertzialaren gakoak: muga-zergak, lur arraroak eta epaitegien ebazpenak

Horiek izango dira Donald Trump AEBko presidenteak, Xi Jinping presidenteak gonbidatuta, Txinara maiatzaren 13tik 15era egingo duen bisitaren gai nagusiak. 

Busan (Korea, Republic Of), 30/10/2025.- US President Donald Trump (L) and Chinese President Xi Jinping (C) emerge from their talks at the Naraemaru reception hall inside an Air Force base in Busan, South Korea, 30 October 2025. (Corea del Sur) EFE/EPA/YONHAP SOUTH KOREA OUT

Trump eta Jinping, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak Txirara bidaia ofiziala egingo du maiatzaren 13tik 15era, Xi Jinping Txinako presidenteak gonbidatuta. Bidaia horretako hizpide nagusi, ezbairik gabe, muga-zergak izango dira. 

Hauek dira, muga-zergen harira, bi erraldoien artean izandako lehia komertziala ulertzeko gakoak. 

Muga-zergen gerra

2025eko urtarrilean Trump boterera itzuli eta gutxira piztu zen AEBren eta Txinaren arteko gerra komertziala, eta, hilabete gutxira, munduko bi ekonomia handienen arteko merkataritza blokeoa gorenera heldu zen. 

Unerik txarrenean, AEBk Txinako produktuen gainean ezarritako batez besteko muga-zerga % 127,2ra iritsi zen. Txinak, aldiz, % 147,6rainoko muga-zergak jarriz erantzun zuen. 

Lur arraroen kontrola

Iazko apirilaren hasieran, Txinak lur arraroen esportazioari (samarioa, gadolinioa, terbioa, disprosioa, lutezioa, eskandioa eta itrioa) murrizketak ezarri zizkion, AEBrekin abiatutako gerra komertzialaren baitan.

Erabaki horrek defentsa, aeronautika, autogintza eta energia sektoreei eragin zien, eta erdieroaleen faltak gorabehera handiak eragin zituen ekoizpenean. Hilabete batzuk geroago, urrian, Txinak beste sektore batzuei lotutako teknologiaren gaineko kontrola (meatzaritza, galdaragintza, birziklapena) areagotu zuen. 

Merkataritza su-etena

2025eko maiatzean AEBk eta Txinak munduko ekonomiari arnasa eman zion aurreakordioa lortu zuten, eta gerora abuztuan bi aldeek akordioa luzatzea erabaki zuten, pasa den urrian Xik eta Trumpek Hego Koreako Busan hirian bilera egin aurretik.

Bertan, bi aldeek urtebeteko etenaldia adostu zuten, eta AEBren batez besteko muga-zergak % 57tik % 47ra jaitsi zituen.

Txinak, bere aldetik, AEBko produktuen gaineko zerga gehigarria bertan behera utzi zuen urtebeterako eta nekazaritza produktuen gaineko tasa gehigarriak kentzeko konpromisoa hartu zuen. Hala ere, ondasun batzuen gainean aplikatzen zen % 10eko zerga gehigarria mantendu egin zuen.

Gainera, lur arraroen esportaziorako kontrolak etetea eta elkarri aplikatzen zizkioten portuetako tasak aldi baterako izoztea adostu zuten.

Ebazpen judizialak

Egoera berriro nahasi zen otsailean, AEBko Auzitegi Gorenak Trumpek Nazioarteko Larrialdietarako Botere Ekonomikoen Legearen pean ezarritako muga-zergak partzialki baliogabetu baitzituen.

Epai horren ondoren, Administrazioak 1974ko Merkataritza Legearen 122. sekziora jo zuen inportazio gehienei % 10eko muga-zerga orokorra aplikatzeko, baina joan den astean Nazioarteko Merkataritza Auzitegiak karga hori ere blokeatu zuen, uste baitzuen Gobernuak oker argudiatu zuela arau hori tarifa orokorrak ezartzeko.

Hala ere, azken epai horren irismena mugatua da: auzitegiak ez zuen agindu unibertsalik eman, eta tartean zeuden hiru demandatzaileen kobrantza blokeatu zuen, eta horrek gainerako inportatzaileak ordaintzen jarraitzera behartzen ditu, Gobernuaren balizko apelazioa ebazten den bitartean.

Ziurgabetasuna

Epai judizial horiek AEBko aduanetan duten benetako eragina zalantzazkoa da oraindik, epaiek ez dituztelako modu uniformean ezabatu auzitan jarritako karga guztiak, eta Washington horien zati bat ordezkatzen saiatu delako, lege-oinarri berriak erabiliz.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X