Nola eska dezaket emantzipaziorako dirulaguntza?
23 eta 29 urte bitarteko gazteek Emantzipa dirulaguntza eska dezakete gaurtik aurrera.
Eusko Jaurlaritzak astearte honetan, hilak 12, ireki du Emantzipa Programaren 2026 deialdia, eta berrikuntza batekin, gainera: adin-tartea handitu du. Hala, 23 eta 29 urte bitarteko gazteek laguntza hori jaso ahal izango dute. Orain arte 25 urtetik gorakoek zeukaten aukera.
Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik, betiere funtsak lehenago agortzen ez badira. Laguntza hileko 300 euroko ordainketa zuzena da, gehienez 24 hilabetez jaso ahal izango da, eta helburua da alokairu edo hipoteka gastuak ordaintzen laguntzea.
Baldintzak
Urtean 3.000 eurotik gorako eta 30.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten gazteek eskuratu ahal izango dute laguntza. (36.500 eurora arteko diru-sarrera, aitorpen bateratua eginez gero).
Nola eskatu?
Eskabideak bide elektronikoz zein aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira, bai Zuzenean zerbitzuko bulegoetan eta administrazio-prozeduraren araudian zehaztutako lekuetan.
Programaren balantzea
Abian jarri zenetik, Emantzipak 39 milioi euro inguru mobilizatu ditu. 2024tik 2025era bitartean milaka laguntza eman dira, Bizkaia izanik onuradun handiena.
225 eskaera lehen orduetan
Gaur ireki dute Emantzipa Programan dirulaguntzak eskatzeko epea, eta 13:00etarako 225 eskaera erregistratu dira EAE osoan: Bizkaian, 116; Gipuzkoan, 80; eta Araban, 29.
Zure interesekoa izan daiteke
Andoaingo garraiolari bat bero kolpe baten ondorioz hil dela salatu du LABek
Sindikatuak gogorarazi du muturreko beroaren aurrean enpresek protokoloak aktibatu behar dituztela, eta jarduera eten behar dutela egoerak hala eskatzen badu.
Eroskik bere 40 gasolindegiak saldu dizkio Petroprix "low cost" konpainiari
Taldeak eraldaketa testuinguru batean hartu du erabakia, "kontsumo-ohitura berriek eta operadoreen espezializazio gero eta handiagoak markatuta".
Volkswagen Taldeak 100.000 lanpostu murriztuko ditu 2030era arte, Alemaniako hedabideen arabera
Konpainiak adierazi duenez, "gaur egungo negozio-eredua ez dabil marka guztientzat".
Tubos Reunidosen enplegu erregulazioko espedientearen aurkako demanda artxibatu dute, ez dela aplikatuko iragarri ondoren
Enplegu erregulazioko espedientearen aurka sindikatuek aurkeztutako demandak zentzua galdu zuen konkurtso-administratzaileak iragarri zuenean ez zuela aplikatuko.
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.