Industria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Murgan zabaldutako lantegi berriarekin hirukoiztu egingo dute Etorki eta Lana enpresek zur zerratuaren ekoizpena, eta 100 lanpostu sortuko dituzte

Etorki eta Lana kooperatibek aurten erabaki dute bat egite, guztira 300 langile baino gehiago dituzte eta 150 milioi euroko fakturazioa dute. Lantegiak 12,8 milioi euroko laguntza izan du Eusko Jaurlaritzarentzat, inbertsioaren % 20.

El Lehendakari, Imanol Pradales, y la consejera de Alimentación, Desarrollo Rural, Agricultura y Pesca, Amaia Barredo, en la inauguración de la nueva planta Erorki y Lana en Murga.
18:00 - 20:00
Erorki eta Lana lantegi berriaren inaugurazioa Murgan. Argazkia: Europa Press.

Berriki bat egin duten Mondragon taldeko Etorki eta Lana kooperatibek lantegi berria inauguratu dute astelehen honetan Murgan (Araba). 67 milioi euroko inbertsioa eginda, Europako hegoaldeko zerrategi handiena izango da eta 100 enplegu inguru sortuko ditu.

Konplexu berriak 95.000 metro karratu ditu, eta 4,5 metro luze eta 60 zentimetro diametroko enborrak prozesatzeko aukera ematen duen teknologia du. Urtean 300.000 m³ zur zerratu ekoizteko ahalmena izango du eta 60.000 m³ lehortzeko.

2022 eta 2026 artean garatutako proiektuak 67 milioi eurotik gorako inbertsioa mobilizatu du, eta horietatik 12 milioi baino gehiago (% 20) Eusko Jaurlaritzak jarri ditu, Handitu eta Handitu Egurra programen bidez, "enpresaren lehiakortasuna eta ingurunean duen eragina indartzen" laguntzeko.

Etorki eta Lana kooperatibek aurten erabaki dute bat egitea, guztira 300 langile baino gehiago dituzte eta 150 milioi euroko fakturazioa dute. 

Lana 1960an sortu zen Oñatin (Gipuzkoa), eta zura eraldatzen du, balio erantsiko produktuekin, hala nola enkofraturako hiru geruzako taulekin. Etorki 1984an sortu zen, Murgan (Araba) du egoitza –gaur inauguratutako lantegi berria dagoen tokian bertan–, eta intsinis pinuaren zuraren ekoizpenean eta eraldaketan espezializatuta dago.

Bi kooperatibek azaldu dutenez, beren fusioarekin orain arte zuten egur ekoizpen ahalmena bikoiztu baino gehiago egingo dute, eta produktuen kalitatea hobetuko dute, bezero eta merkatu berrietan sartzeko balio erantsi handiagoarekin. Hori guztia bertako basoetako zurarekin.

Mondragon Korporazioko presidente Pello Rodriguezek bi kooperatibetako bazkideen "ausardia" azpimarratu du eta horri esker kooperatiba "askoz indartsuagoa eta lehiakorragoa" sortu dela nabarmendu du.

Inaugurazioan Imanol Pradales lehendakaria, Amaia Barredo sailburua eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia izan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sara Lizeaga, medikua: "Gure aldarrikapen gehienak hemen konpon litezke, eta Jaurlaritzari dagokio hori egitea"

Medikuen Eskubideen Aldeko Elkartearen eta Medikuen Mugimendu Unitarioaren izenean, Sara Lizeaga Donostia Ospitaleko medikuak hitz egin du hedabideen aurrean, gaur arratsaldean. Esan du euren "aldarrikapen gehienak" Eusko Jaurlaritzak bideratu ditzakeela. "Osasun sailari dagokio hori egitea, Ministerioari bereak konpontzeko eskatu baino lehen", adierazi du. Halaber, ohartarazi du "greba mugagabe bat ez beste alternatibarik" ez zaiela geratzen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X