Saltokietan eskuko telefonoarekin ordaintzeko aukera emango du Bizumek maiatzaren 18tik aurrera
CaixaBank, Sabadell eta Bankinter izango dira Bizum bidezko ordainketak baimentzen lehenak. Laboral Kutxak ere hilaren 18tik aurrera eskainiko du aukera, baina denda kopuru mugatu batean.
Maiatzaren 18tik aurrera, Bizumek aukera emango du saltokietan sakelako telefonoarekin ordaintzeko, NFC teknologia duen telefonoa kreditu txartelekin erabiltzen den gisako datafono batera hurbilduz.
CaixaBank, Sabadell eta Bankinter izango dira Bizum bidezko ordainketak baimentzen lehenak. Laboral Kutxak ere hilaren 18tik aurrera eskainiko du aukera, baina denda kopuru mugatu batean.
Aurrerapen handia izango da, baina saltokiek zein erabiltzaileek iruzurrak jasotzeko beldurra ere badago. Arrisku handienetakoa da merkatariak eta erabiltzaileak engainatzen saiatzea egiaztatuta ez dauden esteken bidez zerbitzuak aktibatuta. Erosleek ordainketak arreta jarri gabe eginez gero ere izan daitezke iruzurrak.
Hasiera batean, Espainiako Estatuan (Bizumek 31 milioi erabiltzaile ditu) eta Andorran soilik egongo da zerbitzu hori erabilgarri, baina Europako herrialde gehiagotara iristeko lanean ari dira.
Horrela, Espainiako bankuen berehalako ordainketen sistema Visarekin eta Mastercardekin lehiatuko da.
Halere, aurreikuspenen arabera, banku erakundeek pixkanaka zabalduko dute sistema, eta urte amaierarako egongo da sistema berria erabiltzaile guztien eskura.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela