Milaka euskaltzaleren bultzadaz hasi dira gaur Senperen geroa eraikitzen
Urtero bezala, milaka euskaltzale bildu dira gaur Senpereko lakuaren bueltan, aurten helburu zehatz bat jomugan: Donapaleun lizeo berria izan dezaten laguntzea. Jai giroa izan da nagusi goizetik arratsera, baina aldarrikapenak ere izan du lekua.
"Geroa eraikiz" lelopean Herri Urrats jendetsua egin dute gaurkoan Senperen. Ez dute hutsik egin euskaltzaleek eta aurtengoan ere Iparraldeko Ikastolei euren laguntza eta babesa adierazi diete Euskal Herria osotik iritsitako milaka lagunek.
Senpereko laku ingurua jendez lepo izan da goizetik, antolatzaileek atondutako egitarau zabalak eta goizeko eguzkiak animatuta.
Bertsolariak, dantza emanaldiak eta herri kirolak ez dira falta izan, ezta haurrentzako jolasak, tailerrak eta animazioa ere.
Arratsalde partean, berriz, kontzertuak izan dira nagusi. Punta-puntako taldeak aritu dira, gainera: Anje Duhalde, Olaia Inziarte, Mirua, Janus Lester, Lin Ton Taun, Xiberoots, Auhen, Niña Coyote eta Chico Tornado, eta La Txama, esaterako.
Festa eguna izan da, baina aldarrikapenak ere izan du lekua. Hain zuzen ere, Euskal Herri osoa aldenik alde zeharkatu duen euri-frontea bertara iristearekin bateratsu, festa eten dute, eta 17:00etan, aurreikusi bezala, ekitaldia egin dute azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko.
Gogoratu behar da asteon Bernat Etxepare lizeoko ikasleek iragarri duten desobedientziarako asmoa, ekainaren 12an egin behar duten baxoko matematikako azterketa euskaraz egingo dutela ziurtatu baitute, horrek eurentzat izan ditzakeen ondorioak asumituta. Frantziar estatuan baxoa frantsesez egitera behartuta daude eta Seaskako ikasleak aspalditik ari dira azterketa hori osoki euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen.
Aurtengo Herri Urrats jaiak “Geroa eraikiz” leloa izan du, hain zuzen ere, “aurtengo helburuarekin oso lotuta dagoen leloa”, antolatzaileen esanetan. Izan ere, urte osoan bezala, gaurko egunean zehar bildu den dirua Donapaleun lizeo berri bat eraikitzera bideratuko da. “Lizeo berriak geroa irudikatzen du, eta ‘eraikiz’ hitzak balioan jartzen du Herri Urratsetan jasotzen den sostengua zertarako erabiltzen den, Ikastolak eraikitzeko”, azaldu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Garbiketa-ibilgailu batek su hartu du Bilbon, Zazpikaleak geltokiaren ondoan
Garbiketa-ibilgailu batek su hartu du gaur goizean Bilbon, Zazpikaleak metro eta Euskotren geltokiaren ondoan, San Nikolas plazatxoan. Oraindik ez dira jakitera eman arrazoiak. Suhiltzaileek su itzali dute eta ez da inor kaltetu.
Baduzu ezagunik Venezuelan? Bilboko kontsulatuak harremanetarako bideak jarri ditu herritarren eskura
Venezuelak Bilbon duen kontsulatuak hainbat bide jarri ditu herritarren eskura herrialdeko lurrikararekin lotutako laguntza emateko.
Galarretako sutea gehiago ez zabaltzea lortu dute gauean
Gau osoan lanean jardun dira suhiltzaileak eta sua perimetratzea lortu dute, baina ez itzaltzea. Gaur berriro helikopteroek lagunduko dute Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko sutea itzaltzeko lanetan.
Emakume bat hil da Donostiako Ondarreta hondartzan, bainatzen ari zela
Gertaera asteazken honetako 23:30 aldera izan da. Harekin zegoen lagun taldeak abisua eman du, urazalean dutenean. Ertzaintzak bere gain hartu du ikerketa.
Biarrizko itsasargiko erlaitza erori da, eta, ondorioz, pertsona bat hil da eta beste bat agertu barik dago
Asteazken arratsaldean Biarrizko Miramar hondartzaren eta itsasargiaren ondoan luizia izan da. Inguruan zeuden bi pertsonetako baten gorpua atera dute larrialdietako taldeek.
Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.