A-15 errepidea itxita egongo da bi noranzkoetan ostiraleko 22:00etatik igandeko 10:00etara
Andoainerako noranzkoan, Berastegiko lotunean moztuko da trafikoa, eta Iruñerakoan, berriz, Sorabillako (Andoain) lotunetik aurrera. Belabietako tunelean segurtasun ekipamenduak kontrolatzeko sistema berri bat jarri ahal izateko itxiko dute.
Belabietako tunelaren obrak direla eta, A-15 errepidea erabat itxi beharko dute ostiraleko 22:00etatik igandeko 10:00ak arte, segurtasun ekipamenduak kontrolatzeko sistema berri bat jartzeko.
Andoainerako noranzkoan, Berastegiko lotunean moztuko da trafikoa, eta Iruñerakoan, berriz, Sorabillako (Andoain) lotunetik aurrera.
Ibilbide alternatiboak jarriko dituzte N-1eko loturak bermatzeko, Etzegarateko errepidearen eta A-10 (Sakanako autobidea) errepideen bidez. GI-2130 (Tolosa – Leitza) eta GI-2135 (Tolosa – Lekunberri) errepideak, berriz, tokiko zirkulaziora mugatuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean