Mugako kontrolak Biriatun eta Behobian, manifestazioak direla eta
Frantzia aldera AP-8 autobidetik, Biriatutik, sartzen diren ibilgailuei eragiten diete kontrolek, eta Behobia, Santiago eta Etorbide zubiei, azken hori oinezkoentzat bada ere.
Frantziak ibilgailuen eta pertsonen gaineko kontrolak jarri ditu martxan larunbat goizean, herrialdeko hainbat herritan deitutako manifestazioak direla eta.
Ertzaintzari jakinarazitako kontrolak goizeko lehen ordutik egiten ari dira, eta 14:30era arte egingo dituzte.
Kontrolek Frantziara AP-8 autobidetik, Biriatutik, sartzen diren ibilgailuei eragiten diete, eta Behobia, Santiago eta Etorbide zubiei, azken hori oinezkoentzat bada ere.
Oraingoz auto-ilararik sortu ez den arren, kontrolek trafikoari eragin diezaiokete Irunen eta herri horretako eta Hondarribiko sarbideetan.
Inguruan sor daitezkeen gorabeherak minimizatzeko asmoz, Ertzaintza, Gipuzkoako Trafiko Unitatearen eta Irungo ertzain-etxeko agenteen bitartez, Irungo Udaltzaingoarekin koordinatuta ari da lanean.