A8 Autobidea
Mugako kontrolak Biriatun eta Behobian, manifestazioak direla eta
Frantzia aldera AP-8 autobidetik, Biriatutik, sartzen diren ibilgailuei eragiten diete kontrolek, eta Behobia, Santiago eta Etorbide zubiei, azken hori oinezkoentzat bada ere.
Amaitu egin dira Bilbon A-8an furgoneta matxuratu batek eragindako auto-ilarak
Matxura izan duen furgoneta batek auto-ilarak eragin ditu ostegun goizean, A-8an, Bilbo parean, Donostiarako noranzkoan.
Auto-ilara luzeak izan dira BI-30 errepidean, Txorierrin, hainbat ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz
Zazpi ibilgailuren arteko talka baten ondorioz, Sondikan, errei bat itxi behar izan dute Galdakaorako noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortu dira. 10:00ak baino lehenago konpondu dira trafiko arazoak.
Trafikoa bere horretara itzuli da AP-8an, Iurretan, sei ibilgailuren arteko istripuak auto-ilara luzeak sortu ostean
Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte 90. kilometroan, eta gutxienez lau kilometroko auto-ilarak sortu dira. Bi pertsona ospitalera eraman dituzte.
Trafikoa ohiko moduan dago AP-8an, Errenterian, auto baten matxurak eragindako ilaren ostean
Errei bat itxi behar izan dute, eta goizeko zirkulazio handiaren eraginez, ibilgailuak pilatu egin dira inguru horretan.
AP-8a itxita egongo da gauez astelehen eta asteartean, Usurbilen, Donostian eta Oiartzunen, Irungo noranzkoan
Autobidearen sistemak eta tunelak mantentzeko lanak egin behar dituzte, eta horrek eragin du itxiera. GI-20 eta GI-40 errepideak erabili beharko dituzte ibilgailuek.
AP-8aren Zarauzko irteera itxita egongo da astelehen gauean, Irungo noranzkoan, lanak tarteko
Obrak asteleheneko 21:00etatik astearteko 05:30era arte egingo dituzte. Hala, Zarautzera, Oriora edo Getariara joan nahi duten ibilgailuek Zestoa/Zumaiako lotunetik egin beharko dute, eta GI-632 eta N-634 errepideetatik joan gero, edo Aritzetan noranzkoa aldatu.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Gizon bat hil da Oiartzungo AP-8ko zerbitzugunean izandako zirkulazio istripu batean
61 urteko gizonak furgonetarekin izan zuen istripua atzo gauean, zerbitzugune baten barruan.
Hainbat kilometroko auto-ilarak AP-8an Irunera bidean, Malmasingo tunela baino lehen izandako istripu baten ondorioz
Bi ibilgailuren arteko istripu bat izan da Malmasingo tunelaren aurretik, AP-8ko 114. kilometroan, Irungo noranzkoan, eta hainbat kilometroko auto-ilarak sortu dira. Erreietako bat itxita izan da.
Normaltasuna Bizkaiko errepide-sarean, goizean goiz hainbat istripu izan ostean
Auto-ilarak izan dira Santo Domingoko jaitsieran, Sondikako BI-30 errepidean eta Txorierrin. Bi puntu horietan errei bat itxita egon da eta zirkulazioa motel ibili da.
Zauritu bat A-8ko ordainlekuan, Iurretan, bere autoak kamioi baten aurka talka egin baitu
Ezbeharra dela eta, Bilborako noranzkoan zirkulazioa motela da, eta kilometro erdiko auto-ilarak sortu dira.
Normaltasuna AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan zazpi kilometrorainoko auto-ilarak sortu ostean
A-1 errepidean ere, 2 kilometro inguruko ilarak izan dira N-622 errepideko lotunearen parean, Irungo noranzkoan.
Normaltasunera itzuli da trafikoa Biriatun, itzulera-operazioak egunean zehar eragindako auto-ilarak amaitu ostean
Abuztuko azken asteburura sartzear gauden honetan, oporren amaiera iritsi da askorentzat eta milaka pertsona errepidera atera dira etxera itzultzeko.
A8an Abanton Kantabriarako noranzkoan sortu diren auto-ilarak amaitu dira dagoeneko
Kantabriarako norantzan erreietako bat itxi behar izan dute lanak egin ahal izateko, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira inguru horretan, baina, behin lanak amaituta, konpondu dira ilarak ere.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Bi pertsona zauritu dira A-8an, trafiko-istripu batean, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan
Istripua bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu. Kantabriarako zirkulazioa 236. irteeratik bideratzen ari da.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Goizeko auto-ilaren ondoren, normaltasuna berreskuratu du zirkulazioak AP-8an eta A-1ean
Irteera operazioa dela eta, ibilgailu ugari pilatu dira goizean goizetik, Frantziatik penintsularen hegoaldera. Araban, A-1 autobidean, Gasteiz parean eta Madrilerako bidean sortu dira pilaketak.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.