GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-8aren Zarauzko irteera itxita egongo da astelehen gauean, Irungo noranzkoan, lanak tarteko

Obrak asteleheneko 21:00etatik astearteko 05:30era arte egingo dituzte. Hala, Zarautzera, Oriora edo Getariara joan nahi duten ibilgailuek Zestoa/Zumaiako lotunetik egin beharko dute, eta GI-632 eta N-634 errepideetatik joan gero, edo Aritzetan noranzkoa aldatu.

N-634 errepidea Errotaberri industriagunearekin lotzeko lanak egin behar dituzte Asti auzoan (Zarautz, Gipuzkoa), eta obrak tarteko, AP-8ko Zarauzko irteera itxita izango dute astelehen goizaldean Bilbotik doazen ibilgailuek, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. 

Lanak asteleheneko 21:00etatik astearteko 05:30era arte egingo dituzte. Tarte horretan, Zarautz, Orio edo Getariara joan nahi duten ibilgailuek Zestoa/Zumaiako lotunetik egin beharko dute, eta GI-632 eta N-634 errepideetatik joan gero. Bada beste aukerarik: Aritzetan (GI-20 14) noranzkoa aldatu, eta, gero, Orioko eta Zarauzko irteeretan Bilborako noranzkoan atera. 

Zarautzera sartzeko behin-behineko bidea, irailaren 29tik aurrera

Gainera, irailaren 29tik aurrera, autobidearen irteerako adarra handitzeko lanak hasiko ditu Aldundiak. Obrek bi hilabete iraungo dute, eta, beraz, tarte horretan bide berri bat prestatu dute AP-8tik Zarautz, Orio edo Getariara joan nahi duten ibilgailuentzat, betiere Irungo noranzkoan. Bide berritik atera eta Zarautz zeharkatu beharko dute gidariek. 

Lanak amaitutakoan, ordea, irteera adar berria izango da martxan, eta ordutik aurrera ez da beharrezkoa izango Zarauzko herrigunea gurutzatzea, zuzenean sartuko baita Asti biribilgunera edo Abendaño industrialdera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X