Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

24 ordu baino gutxiagoan Madrilen gertatutako balizko bi hilketa matxista ikertzen ari dira

Kasuetako batean ustezko erasotzailea atxilotu dute, biktimaren aitaginarreba ohia.

Larunbatean Madrilgo Erkidegoan izandako bi emakumeren heriotza biolentoak ikertzen ari da Espainiako Polizia Nazionala. Kasuetako batean ustezko erasotzailea atxilotu dute.

Lehenengo gertakaria 11:00k aldera izan zen, Arganzuela Madril hiriko barrutian. Summa 112 zerbitzuko osasun langileek 47 urteko emakume baten heriotza baieztatu zuten; itotze zantzuak zituen. 85 urteko gizon bat atxilotu dute horrekin lotuta: biktimaren aitaginarreba ohia.

Ordu batzuk geroago, 15:15 inguruan, Espainiako Polizia Nazionaleko agenteek emakume bat aurkitu zuten hilda Leganesko etxe batean. Horrek ere indarkeria zantzuak zituen.

Biktimaren aitak eman zuen abisuaren berri 091 telefonora deituta, alabaren etxebizitzara sartu eta barrualdea "oso nahasita" aurkitu ondoren. Giza Hilketak Argitzeko VI. Taldeak eta Polizia Zientifikoak ikerketa abiatu dute heriotza horren nondik norakoak argitzeko.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X