Gertaerak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbon emakume bat harrapatu ostean ihesari ekin dion gidari bat atxilotu du Ertzaintzak

Semaforoa gorri zegoenean errepidea gurutzatu duen neska bat harrapatu, eta zauri larriak egin dizkio. Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak gidari bat atxilotu du larunbat honetan Trapagaranen, Bilboko Sabino Arana kaleko semaforo bat gorri zegoenean zebra-bide bat korrika gurutzatu duen emakume gazte bat harrapatu ostean ihes egitea egotzita.

Harrapaketa 06:30 aldera gertatu da, eta ibilgailuak hainbat metro arrastaka eraman du neska. Ondorioz, biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute, zauri larriak baitzituen.

Istripua izan ondoren, autoa gelditu beharrean, gidariak ihes egin du, baina Ertzaintzak handik gutxira atxilotu du, Trapagaranen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X