ZINEMALDIA | PERLAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NAZA, Israelen ezinegona eragin duen filma, Zinemaldian izango da

Yuval Abraham eta Rachel Szor zuzendari israeldarren dokumentala irailaren 23an estreinatuko da Donostian.

VENICE (Italy), 10/09/2026.- Israeli directors Rachel Szor (L) and Yuval Abraham arrive for the premiere of 'Naza' at the 83rd Venice Film Festival, in Venice, Italy, 10 September 2026. The movie is presented in the official competition 'Venezia 83' at the festival running from 02 to 12 September 2026. (Cine, Cine, Italia, Venecia) EFE/EPA/ETTORE FERRARI

NAZA dokumentala Donostiara iritsiko da, Israelen eztabaida politiko bizia eragin ondoren. Irailaren 23an, asteazkenean, 17:15ean proiektatuko dute lehen aldiz, Principal antzokian, Perlak sailean. 

Biharamunean, irailaren 24an, 23:00etan, Victoria Eugenian izango da bigarren emanaldia, eta hilaren 25ean eta 26an, 12:00etan izango da ikusgai, Príncipe zinema-aretoetan.

Yuval Abraham eta Rachel Szor zinemagile israeldarrek zuzendutako 80 minutuko dokumentalak 24 soldadu eta inteligentzia militarreko arduradunen testigantzak jasotzen ditu. Gazan Israelgo Armadak egindako operazioetan adimen artifiziala eta zaintza-sistema masiboak nola erabiltzen diren aztertzen du.

Saritua Venezian

NAZAk Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Veneziako Zinemaldian, irailaren 10ean lehiaketa ofizialean estreinatu ondoren.

Proiekzioak 20 minutu baino gehiagoko txalo zaparrada eragin zuen, eta filmak oihartzun handia izan zuen Italiako zinema-jaialdian. Handik gutxira, ordea, Israelen kritikak eta mehatxuak ere eragin zituen.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Eztabaida politikoaren erdian

Israelen polemika areagotu egin da urriaren 27rako deitutako hauteskundeak gerturatu ahala. Benjamin Netanyahu lehen ministroak gogor kritikatu du dokumentala, eta soldadu israeldarrak "difamatzen" dituztenen aurka neurriak hartzeko lege-proiektua bultzatuko duela iragarri du.

Oposizioko hainbat ordezkarik ere kritikatu dute filma. Gadi Eisenkot Armadako Estatu Nagusiko buru ohia eta Yashar alderdiko buruzagia zuzendarien aurka agertu da, eta dokumentalak Israelgo Defentsa Indarren irudi "desitxuratua" eskaintzen duela esan du.

Yuval Abraham eta Rachel Szor zuzendariek mehatxuak jaso dituzte, eta ez dira Israelera itzuli.

Ashdod (Israel), 15/09/2026.- A graffiti shows Israeli film directors Yuval Abraham (L) and Rachel Szor (R) with the word 'traitor' in Hebrew in the city of Ashdod, Israel, 15 September 2026. The two filmmakers Abraham and Szor won the Special Jury Prize at the 83rd Venice Film Festival for their documentary 'Naza’, which deals with the killing of civilians and the death toll in the Gaza Strip, and faces widespread public criticism in Israel. (Cine, Cine, Venecia) EFE/EPA/ABIR SULTAN

Israelgo Armadak, bere aldetik, dokumentalean egindako salaketak ukatu eta zalantzan jarri du filmean jasotako testigantza batzuen egiazkotasuna.

Israelen piztutako polemikaren erdian iritsiko da NAZA Donostiara. Perlak sailean eskainiko dute, eta Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehian izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X