Europako Parlamentua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carney: "Kanada eta Europar Batasuna indartsuagoak dira elkarrekin"

Carneyk argi utzi nahi izan du, hala ere, hurbilketa honen helburua ez dela Estatu Batuekin edo beste potentzia handi batzuekin lehian jarriko den botere-polo berri bat sortzea. "Proposatzen ari ez naizenaren gainean zehatza izan nahi dut. Ez naiz hirugarren bloke bat proposatzen ari potentzia handien aurkari bihurtzeko, modu hobeekin baino ez", adierazi du.
KANADA
Mark Carney, Kanadako lehen ministroa. Argazkia: Europa Press

Mark Carney Kanadako lehen ministroak defendatu duenez, "Europa eta Kanada indartsuagoak dira elkarrekin". Horregatik, Europar Batasunarekin duen aliantza sakontzearen alde egin du, bere autonomia estrategikoa sendotzeko. Aldiz, baztertu egin du hurbilketa horrekin Europak eta Kanadak AEBrekin eta beste potentzia handi batzuekin lehian arituko den "bloke berri bat" sortuko dutenik.

Horren harira, Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek atzo proposatu zuen Kanada Europar Batasuneko "aurreneko kide elkartua" izatea, eta biharamunean egin ditu Carneyk adierazpenok Europako Parlamentuaren bilkuran, Estrasburgon.  

Von der Leyenen apustua etorkizunerako aliantza bat osatzea da, merkataritza librearen itunetik harago eta Kanadari EBko lehen kide elkartua izateko aukera emanda. 

Horren aurrean, Carneyk erantzun du pzik hartu dutela erronka, inkestek diotelako kanadiarren zati handi batek harreman estuagoa nahi duela Europarekin

Ez du "hirugarren bloke bat" sortu nahi

Dena den, Carneyk argi utzi nahi izan du hurbilketa horren helburua ez dela AEBrkin edota beste potentzia handi batzuekin lehian jarriko dien "botere polo berri bat" sortzea. "Proposatzen ari ez naizenaren gainean zehatza izan nahi dut. Ez naiz hirugarren bloke bat iradokitzen ari", adierazi du.

Azaldu duenez, EBk eta Kanadak "ez dute boterea bilatzen beste batzuk menderatzeko". "Aitzitik, erresilientzia bilatzen dugu, inork gure merkatu irekiak kontrolatu, gure subiranotasuna kaltetu, gure lurralde osotasuna mehatxatu edo gure askatasunak, gure demokraziak eta gure zuzenbide estatua ahuldu ez ditzan".


 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X