Trumpek muga-zerga oso handiak jarriko dizkio EBri, Kanada "asmo txarrarekin" egiten badu kide elkartu
"Asmo onez bada, ondo da", gaineratu du. Asmo ona eta txarra zer den ez du argitu.
Donald Trump AEBko presidenteak "muga-zerga oso handiak ezartzeko" eta bien arteko merkataritza-harremana murrizteko mehatxua egin dio Europar Batasunari, baldin eta Bruselak "asmo txarrez" jokatzen badu Kanada lehen kide elkartu bihurtzen. Ez omen du neurririk hartuko, ordea, "asmo onez bada".
"Hori egiten badute, gure kontrako ekintza dela uste badut, muga-zerga oso handiak ezarriko ditut, edo Europarekin merkataritza egiteari utziko diot arlo askotan", adierazi du Donald Trumpek Air Force One hegazkinarekin Ipar Carolinan lur hartu ostean.
"Asmo onez bada, ondo da", gaineratu du. Asmo ona eta txarra zer den ez du argitu.
Horixe izan da Etxe Zuriko presidentearen lehen erreakzio publikoa Von der Leyenek Europar Batasunaren Egoerari buruzko hitzaldian (SOTEU, ingelesezko sigletan), Europako Parlamentuaren osoko bilkuran, Kanada EBren lehen kide elkartu bihurtzeko egin duen proposamenaren aurrean. Mark Carney Kanadako lehen ministroa bertan zegoen, eta hitzaldia emango du gaur, ostegunez, Euroganberan.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte