Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako ministro nagusiek manifestu historiko bat sinatu dute astelehen honetan, erabakitze-eskubidean eman beharreko hurrengo pausoak zehazte aldera. Historian lehen aldiz, Londresi aurre egiteko estrategia bateratua adostu dute buruzagi independentistek.
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran, sinatzaileek azpimarratu dute agerraldia nork bere alderdi politikoaren buru gisa egin dutela (SNP, Plaid Cymru eta Sinn Féin). Hiru buruzagiek, John Swinneyk, Rhun ap Iorwerthek eta Michelle O'Neillek Brexitak eragindako kalteak salatu dituzte, eta berretsi dute euren etorkizuna "Europar Batasunean dagoela".
Westminsterren amaiera
Agiri bateratuan, agintariek autodeterminaziorako eskubidea aldarrikatu dute, eta Londresi ohartarazi diote "Westminsterren dagoen edozein gobernuk ez duela eskubiderik demokrazia blokeatzeko". Lurralde bakoitzak epe eta bide konstituzional ezberdinak dituela ere esan dute, baina blokean lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu dute, norberak bere etorkizuna erabaki dezan eta ekonomia sendoagoak eta bidezkoagoak eraiki asmoz.
Testuak keinu argia egiten dio Europar Batasunari: "Brexitak gure ekonomiei kalte egin zieten eta herritarren aukerak mugatu zituen. Gure lurraldeen etorkizuna Europar Batasunaren barruan ikusten dugu, eta elkarrekin lan egin nahi dugu Europarekiko harreman horiek berreraiki eta sendotzeko", adierazi dute. Dokumentuak ez du zuzenean Londres aipatzen, baina ohartarazten dutenez, "Westminsterren garaia amaitzen ari da".
Agirian ez da "erreferendum" hitza ageri. Nolanahi ere, ondorengo prentsaurrekoan Swinneyk eta bai O'Neillek garbi esan dute hori nahi dutela euren herrientzat. Galesko ministroak, baina, ez du datarik aipatu, beste biekin alderatuta Galesen sentimendu independentista moderatuagoa delako, nahiz eta azken urteetan indarra hartzen joan.
Londresen erantzuna
Erresuma Batuko Gobernua aurrekaririk gabeko bilera horri garrantzia kentzen saiatu da. Andy Burnham lehen ministroaren bozeramaile batek adierazpenak egin ditu astelehen honetan, eta esan du: "Erresuma Batuak bere onena ematen duela herriek partekatzen dituzten balioen inguruan eta arazoak konpontzeko batzen direnean". Burnhamek gaineratu du bere Gobernua herritarren zama ekonomikoa arintzen zentratuta dagoela, "eztabaida konstituzionaletan edo etorkizuneko erreferendumeetan nahasi aurretik".
Trunpren hitzak
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak, Dublinera egindako bisita batean, Irlanda "batuta" ikusi nahiko lukeela eta "lehenago edo geroago" gertatuko dela esan eta bi egunera egin da bilera. Adierazpen horiek kritika ugari jaso dituzte Erresuma Batuan, bereziki oposizioko alderdien aldetik.
Burnhamek berak aste honetan ziurtatu duenez, Eskoziaren independentziari buruzko erreferendum berri bat egiteko aukera "eztabaidatik kanpo" dago oraindik, baina jarrera hori alda daitekeela iradoki du, herritarren artean bozketaren aldeko adostasuna dagoela erakutsiko balitz.
Zure interesekoa izan daiteke
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.