Eskozia
Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragar lezake astelehen honetan
Maiatzeko udal hauteskundeetan laboristek nabarmen egin zuten behera, eskuin muturraren mesedetan. Lehen ministroak bere gain hartu zuen porrot horren erantzukizuna, eta bere irudia kolokan dago ordutik.
Alderdi Laboristako 70 diputatuk baino gehiagok Starmerren dimisioa eskatu dute, baina, oraingoz, lehen ministroak eutsi egiten dio karguari
Erresuma Batuko udal hauteskundeetan emaitza txarrak lortu ondoren, lehen ministro laboristaren aurkako presioa areagotzen ari da. Hala ere, entzungor egin die dimisio eskariei, herrialdean "kaosa" areagotu egingo litzatekeela argudiatuta.
Laboristen gainbehera Ingalaterran, Eskozian eta Galesen; populistak eta independentistak nagusi
Ingalaterran, Nigel Farageren Reform UK alderdia nagusitu da iparraldean eta erdialdean; Eskozian, SNP bosgarren agintaldia lortzeko moduan geratu da, eta Galesen, Plaid Cymruk aurrekaririk gabeko garaipena lortu du.
Milaka zuzik Eskoziako Lerwick herriko kaleak argitu dituzte Up Helly Aa jaialdi bikingoan
Jaialdi hau urtero ospatzen da Eskoziako Shetland uharteetan, Gabonetako denboraldiaren amaiera ospatzeko. Ekitaldirik ikusgarriena Lerwickeko kaleetan zehar egiten den zuzi-prozesioa da, bikingoen itsasontzi baten erreplika bati zuziak jaurtita amaitzen dena.
Swinneyk Eskoziaren independentziarako bideari berrekingo dio, hauteskundeak gehiengo nahikoarekin irabaziz gero
Eskoziako egungo ministro nagusi eta Eskoziar Alderdi Nazionalistako buru denak, independentzia ardatz hasita ekin dio datorren urteko hauteskundeetarako kanpainari. Maiatzean izango dira bozak.
Von der Leyen eta Trump Eskozian bildu dira, AEBren eta Europar Batasunaren arteko merkataritza akordioa lortzeko asmotan
Trumpek Turnberryn duen golf zelaietan batzartu dira Europako Batzordeko presidentea eta AEBko presidentea. Von der Leyenekin batera, Marode Šefde Europako Merkataritza komisarioa, Sabine Weyand zuzendari nagusia eta Tomas Baert aholkularia izan dira.
Ehunka lagun kalera atera dira Edinburgon eta Aberdeenen, Trumpen bisitaren kontrako protestetan
Ostiral gauetik eskozian da Trump. Bost egunez izango da bertan, eta Turnberryko bere golf zelaietan jolasten aritu da larunbatean. Keir Starmer eta Ursula Von der Leyenekin bilduko da egunotan AEBko presidentea. Bitartean, baina, euren haserrea eta desadostasuna agertu dute ehunka eskoziarrek Edinburgoko eta Aberdeeneko kaleetan; Palestinaren aldeko eta etorkinen aldeko afixak zituzten eskutan horietako askok.