Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragar lezake astelehen honetan
Maiatzeko udal hauteskundeetan laboristek nabarmen egin zuten behera, eskuin muturraren mesedetan. Lehen ministroak bere gain hartu zuen porrot horren erantzukizuna, eta bere irudia kolokan dago ordutik.
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak dimisioa emango duela iragar lezake astelehen honetan, Alderdi Laboristako diputatuen gehiengo zabalak alderdiaren lidergorako Andy Burnham Manchesterko alkate izandakoari babesa agertu eta gero.
The Observer hedabideak eman du horren berri igande honetako edizioan, eta hainbat hedabidek baieztatu dute gero berria. Horien arabera, Londres kanpoaldean dagoen Chequers erresidentzian ari da bere etorkizunari buruzko gogoeta egiten Starmer.
Ostegunean, Burnhamek alde handiarekin irabazi zituen Makerfieldeko hauteskundeak, eta Alderdi Laboristaren buruzagitza lehiatzeko eta Erresuma Batuko lehen ministroari aurre egiteko aukera zabaldu zitzaion. Horrek are gehiago ahuldu du Starmerren irudia.
Zabaldutako informazioen arabera, Erresuma Batuko Gobernua uzteko "egutegia" prestatzen ari da lehen ministroa. Antza, alderdiko goi kargudunekin, sindikatuetako ordezkariekin eta hainbat eragilerekin bildu da azken egunotan, eta karguan jarraitzeko babesik ez duela onartu du.
Maiatzeko udal hauteskundeetan, laboristek nabarmen egin zuten behera, eskuin muturraren mesedetan. Lehen ministroak bere gain hartu zuen porrotaren erantzukizuna, eta ordutik bere alderdiaren barruan geroz eta gehiago dira horren dimisioa eskatzen ari direnak.
Orain, Makerfieldeko hauteskundeetan gailendu eta Westminsterren eserlekua lortuta, Burnhamek argi adierazi du prest dagoela Starmerren lekukoa hartzeko.
Lehen ministroaren gertuko iturri bat aipatuta, The Observer hedabideak esan du irteera ez dela berehalakoa izango, "pausatua" eta "ordenatua" baizik. Horren hitzetan, Erresuma Batuko buruak argi ikusi du, herriari eta alderdiari dion "errespetuagatik", aukera "bakarra" dimisioa ematea dela.
Reform UK eskuineko alderdi eskuindarrak irabazi zituen maiatzeko bozak, eta inkesta guztien arabera, lehen postuan jarraitzen du boto-asmoari dagokionez.
Zure interesekoa izan daiteke
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.