Londres
Gorka Urbizu Abbey Road estudio mitikoetan grabatzen hasi da: "Amets bat da edozein musikarirentzat"
Lekunberriko musikariak Londresko Abbey Road estudioetan bi kantu grabatuko ditu datozen egunetan. "Ez da soilik estudio bat, musikaren historiako izenik handienak pasa diren eraikin bat da", adierazi du Urbizuk hunkituta estudioen ateetan. Bere asmoa lan hau azaroan kaleratzea da, zuzeneko gira bukatuko duenean.
Martxa jendetsuak Erroman eta Londresen, Gazako erasoaldia amaitzea, Israelekin haustea eta Europaren berrarmatzea gelditzea eskatzeko
Londresko Palestinaren aldeko Martxa Nazionalean parte hartu dutenek oihuka eskatu dute Israelek Palestinako lurraldean "okupazioa" amaitzea eta Israelek Irani egindako bonbardaketak bertan behera uztea. Erroman, milaka lagunek Europaren berrarmatzea gelditzeko eta bakea berrezartzeko eskatu dute.
30 hildako Air Indiako bidaiari-hegazkin batek Londresera bidean izandako istripuan
Air India-ko bidaiari-hegazkin batek istripua izan du Londresera bidean, 240 bidaiari baino gehio zeramatzala