Martxa jendetsuak Erroman eta Londresen, Gazako erasoaldia amaitzea, Israelekin haustea eta Europaren berrarmatzea gelditzea eskatzeko
Londresko Palestinaren aldeko Martxa Nazionalean parte hartu dutenek oihuka eskatu dute Israelek Palestinako lurraldean "okupazioa" amaitzea eta Israelek Irani egindako bonbardaketak bertan behera uztea. Erroman, milaka lagunek Europaren berrarmatzea gelditzeko eta bakea berrezartzeko eskatu dute.
Mundu osoko hainbat hiritan bezala, milaka eta milaka lagunek Londres erdialdeko kaleak zeharkatu dituzte larunbat honetan, martxa jendetsu batean, Ekialde Hurbileko gatazkan indarkeria areagotzen ari den honetan Erresuma Batuko Gobernuari eskatzeko utz diezaiola Israeli armak emateari.
Lau ordutik gora iraun du martxak, eta Russell Square plaza, Museo Britainiarra, Whitehallerako bidea eta Downing Street lehen ministro britainiarraren egoitza izan dira harrapatu dituen puntu ezagunenetako batzuk.
'Palestinako Martxa Nazionala' deiturikoan parte hartu dutenek "Ibaitik itsasora, Palestina aske izango da" oihukatu dute, eta Palestinako lurren "okupazioa" amaitzeko eta Israelek Irani egindako bonbardaketak bertan behera uzteko eskatu dute.
Beste pankarta batzuetan, Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroaren aurkako esaldiak irakur zitezkeen, Israeli armak saltzen uzteagatik "eskuak odoleztatuta" izatea eta Gazako "genozidioa" amaitzeko "berehalako ekintzak" ez egitea leporatuta.
Erresuma Batuko hiriburuko The Strand etorbide garrantzitsuan tentsio-uneak izan dira, Israelen aldeko Stop The Hate taldeak antolatutako kontraprotesta batean parte hartzen ari ziren dozenaka pertsonarekin topo egin dutenean.
Aurkako ideologia duten bi taldeak liskarrean has ez zitezen, Londresko Polizia Metropolitanoak hesiak jarri ditu eta bi manifestazioak aldentzeko tarte "egokia" prestatu du.
Palestine Solidarity Campaign (PSC) mugimenduak antolatu du martxa. Tokiko hedabideen arabera, Exekutibo laborista Palestine Action taldea erakunde terroristatzat jotzea aztertzen ari denean egin da, gainera, ostiralean Erresuma Batuko Armadaren base militar batean bi hegazkin esprai gorriz bandalizatu baitzituen talde horrek.
"Gure buruzagi politikoak saiatu dira gu konbentzitzen zuzena dena ez dela zuzena. Gure begiekin ikusten duguna ez dela dirudiena: Israel ez dela 55.000 pertsona baino gehiago hil dituen eta haurrak gosea pasatzera behartzen dituen estatu bat. Aliatu demokratiko gisa tratatu beharko genukeela, horri armak saltzen jarraitu behar dela eta harekin komertzioa orain arte bezala mantendu behar dela", esan du Ben Jamal PSC mugimenduko zuzendariak sare sozialetan argitaratutako bideo batean.
Italia Europa berrarmatzearen aurka
Erroman, martxa handi bat egin dute milaka lagunek, "Berrarmatzerik ez" lelopean, eta, besteak beste, hauek babestu dute: Bakearen eta Desarmearen aldeko Italiako Sarea, Gizarte Sustapenerako Elkartea (ARCI) eta Herritarren Ekintzarako Elkartea (ATTAC).
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.