Hegazti-gripea Frantzian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziak goi-mailako arrisku alerta ezarri du hegazti-gripe kasuen gorakadarengatik

Erabakia oilategi industrialetan lehen kasuak agertu ostean hartu da.

A closeup of a chicken walking in the middle of the field

Oilo bat askatasunean. Irudia: EUROPAPRESS

Gaur Estatuko Egunkari Ofizialean argitaratu den dekretu baten bidez, Frantziako Nekazaritza Ministerioak hegazti-gripeari lotutako alerta-maila igo du, moderatutik goi-mailara.

Azken asteetan lehen kasuak detektatu dira oilategi industrialetan, hego-mendebaldeko Gironda eta Landetako departamentuetan zein hego-ekialdeko Itsas Senakoan. Ministerioaren arabera, ziurrena epidemia Frantzia gurutzatzen duten hegazti-migratzaileek eragindakoa izatea da, ohikoa baita hegazti hauek patogenotasun handiko infekzioak izatea.

Ez da Frantziak alerta-maila igotzen duen lehen aldia: “hegazti-migratzaileen dinamikaren” ondorioz, azaroak 2an jada Gobernuak alerta moderatua ezarri zuen. Neurri berriak ostiraletik aurrera aplikatuko dira, eta besteren artean, oiloak giltzaperatuta eta isolatuta mantentzea suposatuko dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X