Gaixotasunak
Erakundeek "lasaitasuna" eskatu dute Gipuzkoako abeltegi batean atzeman duten Shamonda kasuaren harira
Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du gaixotasunak sintoma arinak eragiten dituela ganaduan, eta gizakiongan duen eragina "oso txikia" dela. Gipuzkoako ENBAk aitortu du baserritarrak "arduratuta" daudela birusa abereei eragiten dien enegarren gaixotasuna delako.
Nafarroan egindako saiakuntza kliniko batek emaitza onak lortu ditu kolon eta ondesteko minbiziari aurre egiteko
Espainiako Estatuan intzidentzia gehien duen minbizia mota da. Metastasia zuten pazienteei farmako immunojokatuak (Antibody-drug conjugate edo ADC siglekin ezagutzen dira ingelesez) eman dizkiete, eta horien biziraupena handitu egin dute. Gaixo gehiagorekin probatu behar dituzte orain.
Polioak kaltetutakoek premiazko osasun eta gizarte neurriak eskatzen dituzte bizi kalitatea hobetzeko
Diktadura frankistak epidemia eragin zuen, 1955etik 1963ra ez baitzuen polioaren txertoa eman. Gaixo gehienek 70 urte inguru dituzte, eta osasun eta gizarte arloko premiazko neurriak eskatzen dituzte, bizi kalitatea hobetzeko asmoz.
Frankismoan polioak jotakoen 40.000 kasu ikertuko ditu Euskadik
Proiektua 2027an jarriko da martxan, eta ikerketa historiko bat eta testigantzen bilketa uztartuko ditu. Polioaren txertoa 1955etik aurrera hasi ziren ematen, "baina Espainia frankistan erregimenaren zabarkeriak kanpaina masiboak atzeratu zituen".
Zer da Shamonda birusa, zeintzuk dira sintomak eta nola transmititzen da
Adituek diote erabateko lehentasuna dela giza osasunaren, animalien osasunaren eta ingurumenaren arteko zaintza koordinatua mantentzea. Oraingoz, ez dago gizakien arteko transmisio jarraituaren frogarik, ezta gaixotasun orokorra eragiten ari denaren frogarik ere.
Igor Yebra: "Dantzan egiten dudala amets egiten dut, baina etsipena iristen da esnatzen naizenean"
Igor Yebra dantzariak pairatzen duen esklerosi anizkoitzari buruz hitz egin du Radio Euskadin, eta berriro dantzatu ezin izateak dakarren sentimenduaz mintzatu da. Yebra aske sentitu da bere gaixotasuna publiko egin eta liburu autobiografiko batean islatu ondoren.
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Akromatopsia gaitz arraroa da, test genetiko baten bidez identifikatzen da eta oraindik ere infradiagnostikatuta dago. Edurnek akromatopsia du, eta ikusmen urritasunak eta zuri-beltzean ikusteak bizimodua nola baldintzatzen dion kontatu digu.
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Ikerketak erakusten du tabakoaren kontsumoa (arrisku faktoreetako bat), adibidez, bost aldiz handiagoa dela gizonen artean (% 32,5) emakumeen artean (% 6,6) baino. Alkoholdun edarien kontsumoarekin ere gauza bera gertatzen da: % 52,2 gizonezkoen artean, eta % 35,4 emakumezkoen artean. Maila ekonomikoari eta hezkuntzari lotuta, azterketak dio herrialde garatuetan alkohol gehiago kontsumitzen dela. Kontrara, tabako gutxiago erretzen dute herrialde garatuetan bizi direnek.
Bularreko minbizia dutenen faktura ikusezina
Ileordeak, egokitutako arropa, fisioterapia, nutrizioa eta laguntza psikologikoa dira emakume askok beren poltsikotik ordaindu behar dituzten gastuetako batzuk, osasuna zaintzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko. Gaixotasuna metastasiko bihurtzen denean eta tratamenduak epemuga argirik gabe luzatzen direnean, gainera, zama hori are handiagoa da. Ana Jimenez bularreko minbizi metastasikoa duen pazienteak eta Inurriak elkarteak ezkutuko kostu horiek ikusarazi dituzte, eta arreta integrala eskatzen dute, emakumeen ahalmen ekonomikoaren araberakoak izan ez daitezen.
Gripearen aurkako txertoa hitzordurik gabe non hartu?
Gaur hasiko dira martxan, eta bi astez egongo dira zabalik, azaroaren 1era arte. Txertaguneak osasun-zentroetako zita bidezko txertaketaren osagarri dira, eta ordutegi zabalak izango dituzte.
Aita santuaren ebakuntzaren osteko lehen argazkia
Vatikanoak Leon XIV.ari ebakuntza egin osteko lehen irudia zabaldu du, aita santua meza ematen erakusten duena.
Hamahiru salmonella kasu Gasteizen, Aragoiko arrautzen makroetxalde baten alertarekin lotuta
Osasun Sailak duela hilabete baino gehiago jakinarazi zituen Arabako hiriburuko taberna batean arrautzekin kontsumitutako elikagaien kasuak; hiru pertsona ospitaleratu behar izan zituzten. Agerraldia bat dator Aragoiko makroetxalde bateko arrautza freskoengatik Europak emandako alerta batekin.
Aita santuak iragarri du biriketan nodulu bat atzeman diotela eta ebakuntza egingo diotela
Leon XIV.ak azaldu duenez, artatu duten medikuek "esku hartzea egokia dela uste dute", eta, horien aholkuei jarraituz, "datozen egunotan nodulua kentzeko ebakuntza egitea" erabaki du. Angelusaren ostean jakitera eman duenez, "oso hasierako fasean eta ondo lokalizatuta" atzeman diote.
Bularreko minbizia gizonen kontua ere bada: tumoreen % 80 berandu diagnostikatzen dira
Gizonezkoen Bularreko Minbiziaren Munduko Eguna ospatu da aste honetan. Miguelek eta Norbertok beren bizipenak kontatu dituzte, gizonen artean gutxi ezagutzen den gaitz hau ikusarazteko. Bularrean koskorren bat nabarituz gero, garaiz atzematea eta medikuarenera lehenbailehen joatea funtsezkoa dela azpimarratu dute
Nerabeen osasun mentala: Adi seinale hauei!
Zer da ohikoa eta zer alerta-seinale? Nola lagundu etxeko gazteari edo nola eskatu laguntza? Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunaren aitzakian, Maitane Ormazabal psikologo eta nerabeen osasun mentalean adituak hainbat gako eman ditu itzalak argitzeko eta bidea erakusteko.
Zer da eta nola kutsatzen da tximino baztanga?
Gaixotasun infekziosoa da, orthopoxbirusen generoko birus batek eragiten du, eta erupzio mingarria, gongoilen hantura eta sukarra eragin ditzake.
Isiltasuna apurtzen: Maialenek nahasmendu bipolarra du, eta honela egiten dio aurre gaixotasunari
Maialen Mendinueta Legazpikoa da, ortodontista, eta bi seme-alaba ditu. 17 urte zituela izan zuen lehen agerraldia eta, urteetan zehar, ospitaleratzeak, beste hainbat krisi eta depresio bat bizi izan ditu. Duela urtebete baino gutxiago, 2. motako nahasmendu bipolarra diagnostikatu zioten. 2021ean, isiltasuna hautsi eta bere bizipenak sare sozialetan kontatzea erabaki zuen, berak bezala gaztetatik buruko gaixotasuna dutenei laguntzeko asmoz.
Mamografiak erabiliz emakumeen arrisku kardiobaskularra aurreikusteko proiektua garatu du Osakidetzak
Bularreko arterietan kaltzioa izateak bihotzeko patologiak garatzeko arriskua hirukoiztu egin dezakeela ikusi dute ikertzaileek. Proiektuaren arduradunek nabarmendu dutenez, "gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun biologiko eta sozialen ondorioz, estrategia diagnostiko eta terapeutiko bereiziak behar dira".
Astelehen honetan hasiko da gripearen aurkako txertaketa kanpaina
Adinekoen egoitzetan eta bost hilabete eta sei urte arteko haurren artean abiatuko da kanpaina. Urriaren 5ean gainontzeko herritarrentzat zabalduko da. Aurten, txertogune berriak irekiko dira aurretiko hitzordurik gabe txertoa jartzeko.
Honelakoa izango da gripearen aurkako txertaketa kanpaina
Datorren astelehenean, irailaren 28an hasiko da txertaketa adinekoen egoitzetan eta sei urte arteko haurren artean. Urriaren 5ean gainontzeko herritarrentzat zabalduko da. Aurten, berritasun gisa, txertogune berriak irekiko dira aurretiko hitzordurik gabe txertoa jartzeko.