Aita santuaren ebakuntzaren osteko lehen argazkia
Vatikanoak Leon XIV.ari ebakuntza egin osteko lehen irudia zabaldu du, aita santua meza ematen erakusten duena.
Vatikanoak Leon XIV.a aita santuaren lehen argazkia argitaratu du biriketako ebakuntza egin ostean ateratakoa. Atzeman zioten minbizi-ehuna erauzteko kirurgia "erradikala" egin eta hiru egunera, Egoitza Santuak bi argazki zabaldu ditu, aita santua meza ematen erakusten dutenak.
Ospitaleratuta jarraitzen du, eta bertan egindako homilia aprobetxatu du osasun-langileen lana eskertzeko. Apaiz-jantzi berdeak eta kalota zuria jantzita, Edgar Rimaycuna idazkari pertsonala ondoan duela ageri da bertan.
Urriaren 13an egin zioten ebakuntza aita santuari (71 urte ditu), eta eskuineko birikako beheko lobulua kendu zioten, bideoz lagundutako kirurgia-teknika bat baliatuta. Leon XIV.ak ospitalean laugarren egunean medikuek zabaldutako agiriaren arabera, "hobetzen ari da" eta"erabateko autonomia" berreskuratu du jada.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek iragarri du ez dutela Fort Hoodeko erasoaren egilearen fusilamendua zuzenean emango