Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Ikerketak erakusten du tabakoaren kontsumoa (arrisku faktoreetako bat), adibidez, bost aldiz handiagoa dela gizonen artean (% 32,5) emakumeen artean (% 6,6) baino. Alkoholdun edarien kontsumoarekin ere gauza bera gertatzen da: % 52,2 gizonezkoen artean, eta % 35,4 emakumezkoen artean. Maila ekonomikoari eta hezkuntzari lotuta, azterketak dio herrialde garatuetan alkohol gehiago kontsumitzen dela. Kontrara, tabako gutxiago erretzen dute herrialde garatuetan bizi direnek.
Kutsakorrak ez diren zenbait gaixotasunek —minbizia, bihotzeko eta arnas aparatuko gaitzak eta diabetesa— eragiten dituzte munduko heriotzen hiru laurdenak. Horrekin lotuta, Osasunaren Munduko Erakundeak aztertu du zer-nolako eragina duten sexuak eta maila ekonomikoak gaixotasun horiek eragiten dituzten arrisku faktoreetan.
Gaur, asteartearekin, argitaratutako ikerketak erakusten du tabakoaren kontsumoa (arrisku faktoreetako bat), adibidez, bost aldiz handiagoa dela gizonen artean (% 32,5) emakumeen artean (% 6,6) baino. Alkoholdun edarien kontsumoarekin ere gauza bera gertatzen da: % 52,2 gizonezkoen artean, eta % 35,4 emakumezkoen artean.
Obesitateari eta dieta ez osasungarriei dagokienez, aldiz, desabantaila dute emakumeek. Gainera, kirol gutxiago egiten dute.
Hipertentsioa, bestalde, nabariagoa da gizonezkoen artean (% 34,5) emakumezkoen artean baino (% 31,7).
Maila ekonomikoari eta hezkuntzari lotuta, azterketak dio herrialde garatuetan alkohol gehiago kontsumitzen dela. Kontrara, tabako gutxiago erretzen dute herrialde garatuetan bizi direnek.
Hirietako eta landa eremuetako bizilagunak ere alderatu ditu OMEk, eta bihotzeko gaixotasunak eta hipertentsioa ohikoagoak dira kaletarren artean. Horixe bera gertatzen da alkoholaren kontsumoarekin, obesitatearekin eta kirolarekin; ez ordea, tabako erretzaileekin, kopurua handiagoa baita landa eremuko biztanleen artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaixotasun profesionaltzat jo dute zeladore baten covid iraunkorra ospitale batean kutsatu eta gero
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera
Gizon baten gorpua aurkitu dute Olivako landa-gune batean, Valentzian
Osakidetza, Euskadi.eus, Izenpe eta Euskalmeten webguneak, besteak beste, erori dira, arazo informatiko baten ondorioz
Adam ekaitzak lau hildako utzi ditu, eta konfinamendua bertan behera utzi dute
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an, Bilbon, Irunerako noranzkoan, hainbat ibilgailuren arteko istripuaren ostean
Ertzaintza bi neska adingaberi egindako sexu-erasoa ikertzen ari da Gasteizen