Hauek dira gripearen aurkako txertoa hitzordurik gabe hartu ahal izateko txertogune guztiak
Astelehenean, urriak 19, hasiko dira martxan, eta bi astez egongo dira zabalik, azaroaren 1era arte. Txertoguneak osasun-zentroetako zita bidezko txertaketaren osagarri dira, eta ordutegi zabalak eskainiko dituzte.
Gazte bat, gripearen aurkako txertoa hartzen. Artxiboko argazkia: Osakidetza
Osasun Sailak eta Osakidetzak 12 txertogune jarriko dituzte abian astelehenetik (urriak 19) azaroaren 1era arte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, gripearen eta COVID-19aren aurkako txertoa aurretiazko hitzordurik gabe jartzeko. Txertoguneek zita bidezko ohiko txertaketa osatuko dute, osasun-zentroetan hitzordua eskatuta, eta ordutegi zabalak eskainiko dituzte, astelehenetik igandera, pertsona bakoitzak bere beharretara ondoen egokitzen den gunea aukeratu ahal izateko.
Zehazki, herritarrek aurretiko hitzordurik gabeko txertaketa-puntu hauek izango dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan:
Arabako ESIan
- Txertoa jartzeko lekua: San Martingo Osasun Zentroa
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara; larunbatetan eta igandeetan, 09:00etatik 21:00etara
Bilbo-Basurtuko ESIan
- Txertoa jartzeko lekua: J. Saenz de Buruaga Osasun Zentroa
- Ordutegia: astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara
Donostialdeko ESIan
- Txertoa jartzeko lekua: Groseko Anbulatorioa
- Ordutegia: astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara
Barakaldo-Sestaoko ESIan
- Txertoa jartzeko lekua: San Eloy Ospitalea
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan
- Txertoa jartzeko lekua: Errepelegako Anbulatorioa
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara
Barrualde-Galdakaoko ESIan
- Txertoa jartzeko lekua: Zornotzako Osasun Zentroa
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara
Uribeko ESIan
- Txertoa jartzeko lekua: Mungiako Osasun Zentroa
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara
Bidasoko ESIan
- Txertoa jartzeko lekua: Irungo Erdialdeko Anbulatorioa
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara
Debabarreneko ESIan
- Txertoa jartzeko lekua: Torrekuako Osasun Zentroa (Eibar)
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara
Debagoieneko ESIan
- Txertoa jartzeko lekua: Arrasateko Osasun Zentroa
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara
Tolosaldeko ESIan
- Txertoa jartzeko lekua: Tolosako Osasun Zentroa
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara
Goierri-Urola Garaiko ESIan
- Txertoa jartzeko lekua: Beasaingo Etengabeko Arreta Gunea
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara
Arabako Errioxako ESIan
- Txertaketa-puntuak: ohiko zentroak
- Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara