Gripea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Astelehen honetan hasiko da gripearen aurkako txertaketa kanpaina

Adinekoen egoitzetan eta bost hilabete eta sei urte arteko haurren artean abiatuko da kanpaina. Urriaren 5ean gainontzeko herritarrentzat zabalduko da. Aurten, txertogune berriak irekiko dira aurretiko hitzordurik gabe txertoa jartzeko. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona se vacuna, en un centro de refuerzo de vacunación frente a la gripe, a 24 de octubre de 2025, en Bilbao, Vizcaya, País Vasco (España). Osakidetza abre las puertas del Centro de Refuerzo de Vacunación frente a la gripe ubicado en La Casilla de Bilbao, equipamiento que estará abierto en horario de 8.00 a 20.00 horas, de lunes a domingo y podrán acercarse, sin cita, todas las personas a partir de 14 años.



H.Bilbao / Europa Press

24/10/2025
Txertaketa-kanpainaren artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina astelehen honetan hasiko da Euskal Autonomia Erkidegoan. Adinekoen egoitzetan eta bost hilabete eta sei urte arteko haurren artean abiatuko da kanpaina. Urriaren 5etik aurrera, txertoa gainerako herritarrei zabalduko zaie. Ostegunean aurkeztuko dituzte zehaztasunak.

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azken control saioan eman zituen ezagutzera gripearen aurkako txertaketa kanpainaren ildo nagusiak Pertsona zaurgarriak ahalik eta lasterren babestea eta txertaketa erraztea da aurtengo kanpainaren helburu nagusia.

Berritasun gisa, txertogune berriak irekiko dira hiru lurralde historikoetan aurretiko hitzordurik gabe txertoa jartzeko. Astelehenetik igandera egongo dira zabalik (08:00etatik 20:00etara). Hauek dira: San Martingo EAG, Araban; Bilboko Saenz Buruaga Osasun Zentroa, Bizkaian; eta Donostiako Groseko Osasun Zentroa, Gipuzkoan.

Gainera, beste txertogune batzuk zabalduko dira hiru lurraldeetako hainbat herritan. Txertogune horiek astelehenetik ostiralera egongo dira zabalik, 15:00etatik 20:00etara. Bizkaian, honako hauek irekiko dira: San Eloy Ospitalea, Barakaldo-Sestaoko ESIan; Errepelegako Anbulatorioa, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako ESIan; Zornotzako Osasun Zentroa, Barrualde-Galdakaoko ESIan; eta Mungiako EAG, Uribeko ESIan.

Gipuzkoan, honako gune hauek egongo dira: Irungo Erdialdeko Anbulatorioa, Bidasoako ESIan; Eibarko Torrekuako Osasun Zentroa, Debabarreneko ESIan; Arrasateko Osasun Zentroa, Debagoieneko ESIan; Tolosako Osasun Zentroa, Tolosaldeko ESIan; eta Beasaingo EAG, Goierri-Urola Garaiko ESIan. 

Arabako Errioxako ESIan, ohiko zentroetako agendak indartuko dira, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara.

Osasun Sailak eta Osakidetzak hitzordua hartzeko ohiko sistemak mantenduko dituzte, herritarrek txertoa beren osasun-zentroan jarri ahal izan dezaten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X