Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez

Sistemak informazio bisuala eta operatiboa emango die inplikatutako administrazio eta eragileei, egoera kritikoetan erabakiak hartzea errazteko, Gipuzkoako enpresak azaldu duenez.

BILBAO, 03/10/2026.- Vista de un aparcamiento inundado en el casco viejo de Bilbao como consecuencia de las fuertes precipitaciones de este sábado.  EFE/ Luis Tejido

Uholdeak, Bilbon, urrian. Argazkia: EFE.

Ayesa Digital proiektu bat garatzen ari da, beste enpresa eta ikerketa-erakunde batzuekin batera, uholdeen iragarpena optimizatzeko eta haren ondorioak minimizatzeko, konputazio kuantikoaren bitartez.

Gipuzkoako enpresak ohar batean jakinarazi duenez, HydroIA ekimenak irtenbide aurreratu bat bilatzen du, datuak denbora errealean aztertzeko eta arro hidrografikoen bilakaera iragartzeko.

Proiektuak 2,7 milioi euroko aurrekontua du, Espainiako Gobernuak eta Feder funtsek finantzatuta, eta hainbat teknologia giltzarri integratzea proposatzen du, hala nola adimen artifiziala, konputazio kuantikoa, sentsorizazio aurreratua eta cloud-edge arkitekturak.

"Irtenbidearen funtsezko elementu bat arroen biki digitalak garatzea da, eredu fisikoak eta adimen artifiziala (eredu klasikoak zein kuantikoak) konbinatuz, eta agertokiak simulatu, uholdeak aurreikusi denbora- eta espazio-zehaztasun handiz eta iragarpenei lotutako ziurgabetasuna kuantifikatu", zehaztu du Ayesa Digitalek.

Sistemak informazio bisuala eta operatiboa emango die inplikatutako administrazio eta eragileei, eta egoera kritikoetan erabakiak hartzea erraztuko du, enpresak azaldu duenez.

Ikerketa horren emaitzak energiaren eta industriaren sektorera eta administrazio publikoen esparrura transferitu ahal izango dira epe ertainera. Konponketa-kostuak txikiagoak izatea, jarduera gutxiago eten behar izatea eta larrialdien plangintza hobetzea espero dute.

Ingurumenaren ikuspegitik, irtenbideak lagunduko du ura eta lotutako azpiegiturak kudeatzen, ekosistemak babesten eta muturreko fenomeno meteorologikoetara egokitzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X