ERASO HOMOFOBOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi gazte atxilotu dituzte Iruñean, ostiralean izandako eraso homofobo bikoitzagatik

Eraso eta gorroto delituak egotzita atxilotu dituzten bi gazteak epailearen aurretik pasatzeko zain daude. Ustez, ostiral goizaldean, Iruñean bi gazteri egindako eraso homofoboan parte hartu zuten. 

Bi gazte atxilotu dituzte Iruñean, eraso eta gorroto delituak egotzita, eta epailearen aurretik pasatzeko zain daude. Ustez, parte hartu zuten ostiral goizaldean, azaroaren 6an, bi gaztek Nafarroako hiriburuan jasan zuten eraso homofoboan. 

Udaltzainek baieztatu dutenez, atxilotuetako bat larunbatetik iganderako goizaldean atxilotu zuten, erasoa gertatu eta hurrengo egunean. Beste gaztea astelehen goizean atxilotu dute, bere borondatez gertakariak ikertzen ari den udaltzaingoaren egoitzara joan ostean.

Gainera, hirugarren pertsona batek ere deklaratu du Udaltzaingoaren aurrean. Antza denez, ustezko erasotzaileekin zegoen, baina ez zuen parte hartu.

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak gertakariak errefusatu dituzte eta elkartasuna adierazi diete biktimei. Hauek salaketak jarri dituzte, erasoen ondorioz zauriak izan zituztelako eta osasun-zentroan artatu behar izan zituztelako. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X