A25

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Maria Chivitek, mezu garbia helarazi die indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei: salaketarik aurkeztu beharrik gabe eta haien egoera administratiboa edozein dela ere, doako arreta sozial, juridiko eta psikologikoa bermatuta dutela Nafarroan. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea, azaroaren 25aren kanpainaren aurkezpenean.

Nafarroako Gobernuak Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira, mezu argi bat helarazi die biktima diren emakume guztiei: Foru Erkidegoan eskuragarri dauden arreta-baliabide guztiak euren eskura dituztela, doan, salaketarik aurkeztu beharrik gabe eta haien egoera administratiboa edozein dela ere.

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak berak aurkeztu du astearte honetan, Sexu Indarkeriaren Biktimei Arreta Integrala emateko Zentroan, aurengo kanpaina. “Ez gaude bakarrik” lelopean, indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta laguntza-sare oso bat dutela nabarmendu du.

Hala, Gobernuak laguntza eskatzeko deia luzatu die indarkeria matxista jasaten duten emakumeei, bai zerbitzu espezializatuen bidez, bai 016 telefonoaren bidez, bai ingurukoen bidez, hala nola lagunen zein bizilagunen laguntzaz.

Gogorarazi duenez, milaka emakumek indarkeria fisikoa, sexuala, psikologikoa, ekonomikoa eta soziala pairatzen dute, eta gogorarazi du aurten Nafarroan bi emakume hil dituztela: bata, Sarrigurenen, eta bestea, Arguedasen.

Egoera horren aurrean, Foru Erkidegoan dagoen arreta sozial, psikologiko, hezitzaile eta juridikoko zerbitzuen sarearen garrantzia aldarrikatu du. Eguneko 24 orduetan dago eskuragarri, Iruñean ez ezik, baita Atarrabian, Tuteran, Lizarran, Tafallan eta Elizondon ere.

Chivitek nabarmendu du zerbitzu horien atzean "indarra, ulermena eta enpatia" daudela, alegia, atzean, emakumeen aurkako indarkeria betikotzearen aurka dagoen gizarte oso bat dagoela babesa ematen.  

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X