Gizon batek emaztea hil du Arguedasen
Atzo iluntzean izan ziren gertakariak. Guardia Zibilak gizona atxilotu du, genero indarkeriarekin lotutako homizidio delitua leporatuta.
44 urteko emakume bat hil zuen atzo iluntzean, ustez, haren senarrak, Arguedasen, Nafarroan.
Antza, senitarteko batek gaur arratsaldean eman dio abisua Foruzaingoari, eta ondoren, 43 urteko gizonak bere burua entregatu du Guardia Zibilaren Valtierrako kuartelean; emakumeari eraso egin diola aitortu du.
Ikerketako iturrien arabera, Foru Poliziako agenteak bikotearen etxebizitzara joan dira, eta han aurkitu dute emakumearen gorpua. Berehala atxilotu dute gizonezkoa, genero indarkeriarekin lotutako homizidio delitua egotzita.
Guardia Zibilak egin du atxiloketa, baina polizien arteko koordinazio protokoloak direla eta, ikerketa Foruzaingoaren esku dago. Zabaldutako lehen informazioen arabera, emakumeak ez zeukan indarkeria matxistagatik salaketarik jarrita.
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Jose Luis Sanz Arguedasko alkateak aurreratu du bihar eguerdirako elkarretaratzea deituko duela Udalak, hilketa gaitzesteko.
Atzokoarekin, bi dira Nafarroan izandako hilketa matxistak, urtea hasi zenetik.
Gaitzespen irmoa
Maria Chivite Nafarroako presidenteak gertatutakoa gaitzetsi du, X sare sozialean idatzi duen mezu batean.
"Erabat jasanezina da. Nire maitasun eta babes guztia hildako emakumearen familiari eta lagunei", esan du.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Zergatik uko egiten diote zenbait hirik Munduko Txapelketaren egoitza izateari? Hauek dira FIFAren eskakizunak
Gigonek, Malagak eta A Coruñak, besteak beste, atzera egin dute, antolakuntza- eta inbertsio-eskakizunak zorrotzegiak direla argudiatuta. FIFAk zerga-salbuespena eskatzen du, egoitza izatea errentagarria ez den arren, txosten batzuen arabera.
Gutxienez 3 kilometroko auto-ilarak A-15 errepidean, Andoainen, hainbat ibilgailuk istripua izan ostean
Errepidea itxita egon da denbora batez istripuaren ondorioz, eta zirkulazio-arazo handiak sortu dira Donostiarako noranzkoan.
Albiste izango dira: Erailketa matxista Arguedasen, zalantzak gizonezkoen futboleko Mundiala hartzeko Bilboren hautagaitzari buruz eta Ebola agerraldia Afrikan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gizon batek bi pertsona hil eta lau zauritu ditu tiroz, El Ejidon
Ustezko egileak bere burua entregatu du. Hildakoak bere gurasoak dira eta zaurituetako adin txikikoetako bat, berriz, 7 hilabeteko bere semea.
Arguedasko Udalak elkarretaratzea deitu du astearterako, hilketa matxista salatzeko
Zabaldutako oharrean, Udalak "irmo" gaitzetsi du gertatutakoa, eta biktimaren gertukoei "elkartasuna eta babesa" helarazi dizkie, "sufrimendu handiko" une honetan. .
Chivitek erabat gaitzetsi du Arguedasen izandako ustezko hilketa matxista
Foruzaingoa udalerri horretan emakume baten heriotza ikertzen ari da, ustezko krimen matxista gisa, eta haren bikotekidea atxilotu dute, ustezko hilketa gisa.
Global Summud Flotillan atxilotutako 100 lagunetatik lau euskal herritarrak dira eta gose-greba hasi dute
Gazara zihoan beste flotilla bateko itsasontziak atzeman ditu Israelgo Armadak gaur goizean. Euskal Herrian zein Europako hainbat tokitan protestak antolatu dituzte "Flotilla ez da ukitzen" lelopean.
"Bi ilunabarreko eguna", abuztuko eguzki eklipseari buruzko erakusketa ireki dute Bergaran
Egun seinalatua iristen denean herritarrek "ekitaldia ulertu eta gozatu" ahal izateko, eklipsea modu didaktiko, irisgarri eta erakargarrian azaltzen du.
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideei erasotzeagatik; horietako bat, 14 urtekoa
Bi gertakariak larunbatean izan ziren, eta 19 eta 25 urteko bi atxilotuei tratu txarrak eta lesio-delituak leporatu dizkiete, hurrenez hurren.