Epaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero inputatu du Plus Ultra auzian, eta dirua zuritzeagatik ikertuko du
Espainiako Gobernuak Plus Ultra airelineari emandako 53 milioi euro modu irregularrean erabili ote ziren ikertzen ari da Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko magistratua. Inputatu gisa deklaratu beharko du Zapaterok ekainaren 2an.
Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko epaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohia ikertzea erabaki du Plus Ultra auzian, influentzia trafikoaren ustezko delituagatik eta erakunde kriminal gisa beste delitu batzuekin lotura izan dezakeelakoan.
Espainiako Gobernuak Plus Ultra airelineari pandemian zehar erreskate moduan eman zizkion 53 milioi euroak modu irregularrean erabili ote ziren ikertzen ari da epailea.
Kapitalen zuriketa ustezko delitu baten harira abiatu zuen epalieak Plus Ultra auzia eta, orain, inputatu gisa deklaratzera deitu du Zapatero, ekainaren 2an.
Autoan dioenez, "legez kanpoko influentzia-sare antolatu bat dago, bera (Zapatero) buru duena", eta horren helburua da "onura ekonomikoak lortzea, bitartekaritzaren bidez eta instantzia publikoetan hirugarrenen alde jokatuz, batez ere Plus Ultraren alde", ustez, Kaudimen Funtsaren esparruan airelinearentzako 53 milioi euroko laguntza publikoa onartzera bideratuta.
Zapaterok eta ingurukoek eskuratutako mozkinak 1,9 milioikoak izan diatezkeela dio epaileak autoan, hainbat enpresaren artean banatuta.
Auzi horretan, erakunde kriminalaren, influentzia-trafikoaren, dokumentuak faltsutzearen eta kapitalak zuritzearen ustezko delituak ere ikertzen ari da epailea, emandako laguntzak nola erabili ziren argitzeko.
Instrukzioak zabalik jarraitzen du Auzitegi Nazionalean, eta sumarioaren sekretua kendu dute.
Joan den abenduan, ikerketa horren esparruan, Plus Ultraren presidente Julio Martínez, CEO Roberto Roselli eta enpresaburu Julio Martínez Martínez atxilotu zituzten, Madrilgo Instrukzioko 15 zenbakiko Epaitegiaren aginduz, eta horrek auzia Auzitegi Nazionalera bideratu zuen.
ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Zer da Plus Ultra auzia eta zer lotura du, ustez, Zapaterorekin?
Miaketak
Epaileak, halaber, auziarekin erlazionatutako lau miaketa agindu ditu, Madrilen denak ere.
Zehazki, Polizia Nazionalaren Delinkuentzia Ekonomiko eta Fiskalaren Unitateko (UDEF) kideek presidente ohiaren bulegoa miatu dute, Ferraz kalean eta PSOEren egoitzatik oso gertu; baita Whathefav (Zapateroren alaben jabetzako publizitate-agentzia) Softgestor (aholkularitza eta gestoria juridikorako bulegoa) eta Inteligencia Prospectiva ere.
Azken horretan, agenteek informazio-errekerimendu bat aurkeztu dute, obretan baitago eraikina.
Kontsultatutako iturrien arabera, halaber, epaileak aginduta, informazio-errekerimenduak eman zaizkio SEPIri.
Epaileak baztertu egin zuen Zapateroren etxea miatzea
Calama epaileak uko egin zion Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiaren etxebizitza partikularra miatzeari, Poliziak eskatu bezala, ez baitu uste Plus Ultra airelineari emandako maileguaren inguruko ustezko eragin-trafikoaren frogarik bertan egon daitekeenik.
Magistratuaren ustez prozedura judizialaren "hedapen mediatiko handia" tarteko, "zentzuz uste izatekoa da egon izan litekeen edozein elementu inkriminatzaile dagoeneko erretiratua, suntsitua edo lekualdatua izango zela, eta horrek ahuldu egiten du eskatutako neurri murriztailearen proportzionaltasuna eta beharra".
Epailearen arabera, etxea erregistratzeak, gainera, auzipetuaren oinarrizko eskubideei maila "bereziki handian" eragingo lieke "ez bakarrik eremu pribatua delako, baita titularraren posizio instituzionalagatik ere, epailearen iritziz, "pribatutasunaren eta segurtasun pertsonalaren ikuspegitik bereziki sentikorra den eremua baita" haren helbidea.
"Horren aurrean, etxebizitza miatzeak ikerketarako ekar lezakeen onura potentziala zalantzazkoa eta hipotetikoa da, ez baitago froga-elementu garrantzitsuak lortzea aurreikusteko motiborik. Bi planoen arteko desproportzioa agerikoa da", gaineratu du.
Plus Ultraren aldeko gestiorik "inoiz" egin ez duela ziurtatu du Zapaterok
Inputazioaren berri izan ostean, astearte honetan bertan, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidente ohiak ziurtatu du ez duela “inoiz ere” gestiorik egin administrazio publiko edo sektore publiko baten aurrean Plus Ultra airelinearen erreskatearen alde.
"Nire jarduera publiko eta pribatu guztia legea erabat errespetatuz egin da beti", azpimarratu du.
Martxoaren hasieran, Zapaterok Senatuko batzordean hitz egin zuen, Koldo kasuaren harira, eta bertan, ukatu egin zuen airelineari emandako laguntzarekin zerikusirik izan zuela. Gainera, bere aholkularitza-lan guztiak legezkoak zirela eta zerga-betebehar guztiak bete egiten dituela adierazi du.
Goi ganberan azaldu zuenez, Analisis Relevanterako –Plus Ultraren bezeroa– aholkularitza politiko lan bat egin zuen, eta 70.000 euro gordin kobratu zituen urtean, faktura bidez eta PFEZ eta guzti. Azaldu zuenez, komunikazioa eta marketina alabek duten sei langileko enpresa txikiak egin zizkion, eta horrek ez du inoiz administrazio publikorako lan egiten, ziurtatu duenez.
Nolanahi ere, justiziari laguntzeko prest agertu da, "noski".
ZAPATERO, INPUTATUTA
Voxek eskatutako zentsura mozioari ez ikusiarena egin dio PPk, eta fokua Sanchezen inbestidurako alderdiengan jarri du
Auzitegi Nazionalak inputatu gisa deklaratzera deitu du datorren ekainaren 2an, Plus Ultra hegazkin konpainiaren erreskatearen auzian. Albisteak erreakzio soka luzea ekarri du panorama politikoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Patxi Lopez CNIren Ceutako jardueraren inguruko bertsioei buruz: "Posible da bi gauzak egia izatea aldi berean"
Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak asteazken honetan adierazi duenez, Defentsa eta Barne ministroek emandako bi bertsioak "egia izan daitezke aldi berean"; izan ere, berretsi du egon zitekeela sareetan zegoen mugimenduei buruzko abisua, jendeak itsasoz pasatzeko zuen asmoei buruz, baina, bere hitzetan, "agian ez zen kalibratu edo ez zegoen izango zuen ezohiko dimentsioari buruzko informaziorik".
Protesta artean onartu dute Zizur Nagusian 2.081 etxebizitza eraikitzea aurreikusten duen plana
Bien bitartean, hainbat herritarrek eta herri plataformak elkarretaratzea egin dute Udaletxe parean planak kultur ekintzetarako erabiltzen diren zenbait eraikin galtzea ekarriko duela salatzeko. Geroa Baik, UPNk eta PPk azken asteetan presioak eta irainak jasan dituztela azaldu dute.
Sanchezek agerraldia egingo du irailaren 3ko Kongresuko Osoko Bilkuran, Ceutako krisia dela eta
Sanchezek asteazken goizean eskatu du Kongresuan agertzea. Irailaren 9a proposatu du, ohiko bilkura-aldiko lehen Osoko Bilkurako data, baina 3an hitz egingo du azkenean. PPk eskatuta, Kongresuko Diputazio Iraunkorrak asteazken honetan Sanchezi premiazko agerraldia egin ala ez erabakitzeko eztabaidarako ordu gutxiren faltan ezarri da data.
Espainiako Gobernuak asilo legea eta atzerritarrei buruzko legearen erreforma onartu ditu, Ceutako migrazio-krisiaren ostean
Testuek "ikuspegi bermatzailea" dute eta migratzaileen giza eskubideak errespetatzen dituzte. Halaber, Espainiako esparru juridikoa Migrazioaren eta Asiloaren Europako Itunera egokitu dute.
Roblesek esan du CNIk bere lana egin zuela Ceutan, eta Marlaskak berretsi du ez zela "txostenik" egon
Defentsa eta Barne ministroek bertsio kontrajarriak eman dituzte uztailaren 30ean migratzaileak hiri autonomora sartu ziren egunaren bezperan gertatutakoari buruz.
Ceutako krisia bideratzeko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren ezohiko bilera eta aginte bakarra deitu du Sanchezek gaurko
Margarita Robles Defentsa ministroak agerraldia egingo du gaur Kongresuko Defentsa Batzordean, Ceutako krisiaren berri emateko. Datozen egunotan Behe Ganberako hainbat batzordetan hitz egingo duten zortzi ministroetatik lehena izango da.
Udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako prozesua prestatzen ari da EH Bildu
Bere oinarriei dei egin die "parte har dezaten eta ezkerreko soberanismoaren eskaintza politiko eta elektorala osatzeko lanaren parte izan daitezen, erronkaren tamainako anbizioarekin".
Saizek Feijooren aurka egin du Ceutan konfinamendua eskatzeagatik: "Xenofobia da kutsakorra"
Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren arabera, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak Ceuta konfinatzeko eskatu izana "arduragabekeria larria" da, ez baitago kutsatzeko arriskurik, eta buruzagi popularraren "ezjakintasuna" kritikatu du.
EAJk Frantziarekin hitz egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, Irungo trafikoaren "itogunea" konpontzeko
Halaber, Cristina Laborda Irungo alkatearen "demagogia" kritikatu du, eta adierazi du arazoa ez dela "errepide gutxi" dagoela, baizik eta Frantziak muga "itogune" bihurtu duela herria.