Krisia “gainditutzat” eman dute Nafarroako Gobernuan
Hezkuntza itunduaren harira joan den ostegunean parlamentuan izandako haustura konpontzeko goi-bilera egin dute exekutiboa osatzen duten hiru alderdiek.
Nafarroako Gobernuak "gainditutzat" jo du, astelehen honetan, gobernuko kideen arteko krisia. Exekutiboa osatzen duten PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa alderdietako ordezkariek bilera egin dute astelehen honetan, UPNk hezkuntza itunduaren inguruan egindako lege-proposamen baten eztabaidaren ostean izandako haustura konpontzeko. Bi ordu eta erdiko elkarrizketaren ostean, hiru alderdietako buruzagiak gobernu-krisia atzean uzteko borondatez agertu dira.
Ainhoa Unzu PSNren Parlamentuko bozeramaileak hiru alderdi politikoek Gobernu aurrerakoia "indartzeko" konpromisoa dutela azpimarratu du: "PSNren aldetik oso balorazio positiboa egin dugu, zalantzarik gabe, hiru gobernukideok Gobernu akordioarekin eta, batez ere, gobernu aurrerakoia indartzeko asmoarekin jarraitzeko konpromisoa agerian geratu dlako".
Politikariak "egun zailak" izan direla onartu du, baina "beti on handiago bat" dagoela ulertzen dutela. "Gai horiek koalizio-harreman guztietan sortzen dira beti", esan du, eta inoiz ez zuten "inolako zalantzarik izan" bidean azaldu zaien "zailtasunen aurrean", azken gai hori izan den bezala, eta "koalizio hori eta Gobernu akordioarekiko konpromiso hori indartuz".
Pablo Azcona Geroa Bairen bozeramaileak uste du "ondo" bideratu dutela egoera, baina ziurtatu du taldeak eskatu duela "iragan ostegunean onartutako legearen harira Parlamentuaren agindua betetzea”, hezkuntza sisteman ikasgelak ez ixteko luzamenduari dagokionez.
Gaineratu duenez, joan den astean egin zuten proposamen bat jarri dute negoziazio mahai gainean: "Nafarroako hezkuntzaren etorkizunaren alde lan egiteko lan-mahai bat sortzea".
Azkenik, Carlos Guzman Parlamentuko Contigo-Zurekin taldearen bozeramaileak ez du "gobernu krisiaz" hitz egin, eta bileran "hezkuntza sare publikoa blindatzeko konpromiso sendoa lortu" dutela adierazi du. Era berean, Gobernua sostengatzen duten hiru indarren "konpromiso politikoa berretsi" dela azpimarratu du.
Joan den ostegunean onartutako lege-proposamenari dagokionez, Guzmanek esan du proposamen horrek "segurtasun juridiko falta handia" dakarrela Nafarroako hezkuntza-sistema osorako, eta "Konstituzioarekiko kontrakotasun-itxura" duela. Horren ondorioz, bazkideei "konpromiso politikoa" eskatu die, "onartutakoaren edukia ahalik eta premiarik handienarekin aztertzeko eta onartutakoak Gobernuaren hezkuntza-plangintzari inola ere ez diola eragingo ziurtatzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Pedraz epaileak Sanchezen kabineteburu eta Correoseko presidente ohia inputatu du Leire auzian
Epaileak argitu egin nahi du Serranok ikerketa judizialak oztopatzeko egindako ustezko ekintza batzuetan izandako parte-hartzea. Ildo horretatik, 2024ko apirilaren 26ko bilera bat eta Leire Diezekin izandako elkarrizketak daude, besteak beste, aztertutako jardueren artean.
Ermuko Udalak Miguel Angel Blancori egindako omenaldian ahanzturan ez erortzearen alde egin du
29 urte dira ETAk Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zuela, euskal gizartean sekulako astindua eman zuen gertaera. Gaur bere jaioterrian, Ermuan, omenaldia eskaini diote, eta mezu bat zabaldu horrelako gertaerak ahanzturan ez geratzeko.
Jaurlaritzak uste du Feijoo Espainiako gobernuburu izatea "langileentzat arriskutsua" dela
Laneko absentismoari buruz Alberto Nuñez Feijook egindako adierazpen polemikoak hizpide izan ditu gaur Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak. Horren iritzian, Feijook "ezjakintasun handia" erakutsi zuen, eta frogatuta geratu da Espainiako Gobernura iritsiz gero, "langileentzako arriskutsua" dela.
Correoseko presidente ohiak Leire Diezi kargu bat eman ziola uste du UCOk
UCOren arabera, Juan Manuel Serranok parte-hartze aktiboa izan zuen ikertutako gertakarietan, "bai SEPIren enpresa-eremuan etekinak lortzearekin lotuta, bai PSOEko kide jakin batzuen zein Espainiako Gobernuaren interesen defentsarekin lotuta".
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Zabala Erasun, duela 50 urte Guardia Zibilak tiroz hildako irundarra
"Arrazoi politiko eta ideologikoengatik jazarpena" jasan zuela, eta "aitortzarako eta erreparaziorako eskubidea" dio onartutako adierazpenak.
Fiskaltzak Begoña Gomezen absoluzioa eskatu du, deliturik egin ez zuela iritzita
Ministerio Fiskalak Gomezi pasaportea kentzearen aurkako helegitea aurkeztu du ere, eta Peinado epaileak hartutako beste erabaki batzuk "zentzurik gabekoak" direla adierazi du.
Jaurlaritzak "positibotzat" jo du Konstituzionalak euskarari buruz hartutako erabakia, eta Bilduk ohartarazi du "oldarraldia ez dela eten"
Ibone Bengoetxearen esanetan, EAEko Auzitegi Nagusiak oraindik erabaki behar du PPk eta Voxek Enplegu Publikoaren Legeari jarritako helegiteari buruz.
Sanchezek, Trumpen kritiken ostean: "AEBren eta Espainiaren arteko harremanak oso positiboak dira"
Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu du Estatu Batuetako presidentearekin hitz egiteko aukera izan duela, azken horrek Espainia beste behin kritikatu eta gero. "Solasaldi informala" izan dela azaldu du, eta "adeitsu"jardun dutela.
"Ez litzateke lehen aldia presidente batek ihes egiten duena", erantzun dio Peinado epaileak Begoña Gomezi
Magistratuak ekainaren 30ean sinatutako auto batean defendatu du bere erabakia, bere ordezkoak gai horren inguruan beste erabaki bat hartu baino lehen. Azken horrek baimena eman dio Gomezi Londresera bidaiatzeko, baina ez Ankarara.
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak legea aldatzea adostu dute, delituak errepikatzen dituztenak zigortzeko
Helburua da delituak egin dituzten baina oraindik epai irmorik izan ez duten delitugileek "ondorioak" ordain ditzaten.