Albiste izango dira: Bizkaiko Foru Barriaren 500. urteurrena, Bizum dendetara iritsi da eta PPk Voxen babesa beharko du Andaluzian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gernikako Batzar-etxea. Artxiboko argazkia: Julen Iturbe
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko maiatzaren 18an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Bizkaiko Foru Barriaren 500. urteurrena: Bizkaia Foru Barria 1526an onartu zuten, duela bost mende, Bizkaiko foru zaharra eguneratu eta euskal autogobernuaren zutabeetako bat sendotzeko. Bosgarren mendeurrena dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat ekitaldi antolatu ditu urte osoan zehar, eta gaur horren gaineko ekitaldi instituzional nagusia egingo du.
- Bizum dendetara iritsi da: Bizum bidezko ordainketa sistemak saltoki fisikoetara egin du jauzi, eta gaurtik aurrerara dendetan mugikorraren bidez ordaintzeko aukera emango du. Zerbitzua ematen hasiko diren bankuen artean CaixaBank, Banco Sabadell, Bankinter eta Laboral Kutxa daude, eta gainerako erakundeek datozen hilabeteetan ezarriko dute sistema.
- PPk Voxen babesa beharko du Andaluzian: PPk irabazi ditu hauteskunde autonomikoak Andaluzian, 53 eserleku eskuratuta, baina gehiengo osoa galdu du. Hortaz, Voxen babesa beharko du gobernua osatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
1936ko irailetik azarora Hernanin fusilatu eta lurperatu zituzten 200 pertsonei omenaldia
Irungo komisarian jarraitzen dute terrorismoa leporatuta atxilotutako bi lagunek, eta ikerketapean dagoen hirugarrena IRArekin lotura lukeen irlandar bat da
Euskadiko PPk EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu, Antondegin ez direla etxebizitzak eraiki salatuz
Lehendakariak "gure historiatik ikasteko" deia egin du ETAren jardun armatua amaitu eta 15 urtera