Inkesten arabera, gehiengo osoa lortuko luke Juanma Morenoren PPk Andaluzian
PPk 58 eserleku zituen orain arte, eta 56-59 artean eskuratuko lituzke, bakarrik gobernatzeko beharrezkoak diren 55 eserlekuen gainetik. PSOE jaitsi egingo da, 30etik 26-29ra.
Juanma Moreno PPko burua botoa ematen. Argazkia: EFE
Sigma Dosek Fortarako egindako galdeketaren arabera, PPk irabaziko ditu Andaluziako hauteskundeak.
Juanma Moreno egungo presidentearen alderdiari 56-59 eserleku ematen dizkio, alegia, gehiengo osotik gora (55). Beraz, ez luke VOXen beharrik izango gobernua osatzeko.
Inkestek aurreikusi bezala PSOEk diputatuak galduko lituzke, egun dituen 30 eserleku baino gutxiago lirateke Maria Jesus Montero sozialistarentzat: 26-29 artean ematen dizkiote.
VOX antzeko geratuko litzateke, diputatu bat gutxiagorekin edo gehiagorekin. 14 ditu orain eta inkestek 13-15 aurreikusten dizkiote.
Por Andalucia, ezkerreko alderdien koalizioak eserleku bat gehiago eskuratu lezake: 5 zituen orain arte eta 5-6 aurreikusten dizkio galdeketak.
Eta Adelante Andalucia ezkertiarrak, berriz, bikoiztu egingo lituzte orain 4 urteko emaitzak. 2 eserleku eskuratu zituen orduan eta 4-5 ematen dizkiote inkestek orain.