Itunpeko ikastetxeen harira sortutako krisia bideratzen saiatzeko bilera egingo dute astelehenean Nafarroako Gobernua sustengatzen duten alderdiek
Nafarroako Gobernuko hainbat kide, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilaria erdian dela, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Nafarroan egun garrantzitsua dute bihar Gobernuko alderdiek. Itunpeko ikastetxeen harira gobernukideen artean izandako zatiketaren ostean, batzarra egingo dute Foru Gobernua osatzen duten hiru alderdiek: PSNk, Geroa Baik eta Contigo zurekinek.
Gimeno kontseilariak 14 itunpenko ikasgela itxiko zituela iragarri ostean abiatu zen krisia, horietatik erdiak ikastoletan. Negoziatzeko epea azken minutura arte baliatu zuten arren, gobernukideen artean ez zen akordiorik egon eta ostegunean, Geroi Baik ez zuen PSNren asmoa babestu, EH Bildurekin batera abstenituz, eta UPNk aurkeztutako foru lege proposamenak egin zuen aurrera Nafarroako Parlamentuan.
Horrenbestez, luzamendu bat onartu zen egun indarrean dauden itunpeko eskoletako ikasgela guztiak beste urtebetez mantentzeko. Hala, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak iragarritako itunpeko 14 gelen itxiera ez da gauzatuko 2026-2027 ikasturtean.
Biharko bilerak legealdiari geratzen zaion urtebetean gobernukideen artean koalizio gobernuari eusteko konpromisorik ba ote dagoen argitzeko balioko du.
Gaur, Maria Chivite Nafarroako presidenteak, auzia zuzenean aipatu gabe, "ezberdinen arteko elkarlana beharrezkoa" dela adierazi du.
Atzo, Uxue Barkos Geroa Baiko ordezkariak esan zuen "hezkuntzaren kalitatea, euskararen aldeko politikak eta akordioa ardatz, gobernu programa defendatuko" dutela.
Bestalde, LABek deituta, manifestazioa egin zuten larunbat goizean Iruñean, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariaren kargugabetzea eskatzeko, "hezkuntza komunitatearen eta sindikatuen aldarrikapenen aurrean entzungor" agertu dela iritzita.
Nafarroa
Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariaren kargugabetzea eskatu dute Iruñean hainbat manifestarik
Manifestazioa eguerdian egin dute, "Kalitatezko hezkuntza eta lan baldintzen alde. Gimeno Kanpora!", lelopean.
Zure interesekoa izan daiteke
Inkesten arabera, gehiengo osoa lortuko luke Juanma Morenoren PPk Andaluzian
PPk 58 eserleku zituen orain arte, eta 56-59 artean eskuratuko lituzke, bakarrik gobernatzeko beharrezkoak diren 55 eserlekuen gainetik. PSOE jaitsi egingo da, 30etik 26-29ra.
Andaluziako parte hartzea % 52,14koa izan da 18:00etarako, 2022an baino 7,6 puntu handiagoa
6.812.902 andaluziar deitu dituzte Andaluziako hauteskunde autonomikoetan botoa ematera, 2022an baino 171.046 gehiago. Parlamentua 109 diputatuk osatuko dute, eta 25 alderdik eta 3 koaliziok aurkeztu dituzte hautagaiak.
Voxek salatu du Gasteizko bere egoitzari su ematen saiatu direla, harriak jaurti eta biharamunean
Azken orduetan jasandako bigarren erasoa da, Voxek salatu duenez. Larunbat goizaldean harriak jaurti zituzten Voxek Gasteizen duen egoitzako sarrerako atearen kontra.
Itxasok "zorroztasuna, umiltasuna eta memoria" eskatu dizkio EH Bilduri, etxebizitzaren inguruko proposamenen harira
Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak "datu errealak" emateko eskatu dio koalizio abertzaleari, "azken hamarkadan Euskadik 15.000 etxebizitza babestu baino gehiago sustatu dituelako, eta ez 3.000, EH Bilduko zenbait buruzagik aste honetan bertan adierazi duten bezala".
Barkosek iritzi dio itunpekoen inguruko akordio politikoa izango litzatekeela "egokiena"
Zehaztu du Geroa Baik ez duela jarrera aldatu 2015etik, alegia, "gobernu plural eta aurrerakoi baten aldeko apustua" egiten jarraitzen duela, eta akordio programatikoa dela irtenbidea. "Horretan ari gara lanean, hezkuntza kalitatea hobetzeko eta euskararen alde egiteko", nabarmendu du.
Anduezak dio EH Bilduk ez duela erantzunik euskal herritarren lehentasunetarako, "marketin kanpaina asko egin arren"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak esan du EH Bilduk ez duela erantzunik euskal herritarren lehentasunei eta beharrei erantzuteko, "marketin kanpaina asko egin arren". Gainera, koalizio soberanistari leporatu dio "diagnostiko eta plan asko egin arren, ezer gutxi egitea benetako herri proiektu bat falta zaielako". Anduezak baieztatu du koalizio subiranista espezialista dela arazoak konpondu beharrean areagotzen, zaborraren kudeaketarekin, atez-atekoarekin, egin zuten bezala.
Eusko Jaurlaritzak "kea saltzen" duela salatu du Sumar Mugimenduak, eta inkesta bat egingo du herritarren "kezkak jasotzeko"
Sumar Mugimenduak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak "dena ondo doala esaten digu, baina kea saltzen ari zaizkigu". Hori dela eta, euskal herritarren "benetako kezkak" jasotzeko inkesta ireki bat martxan jarriko dutela iragarri du.
EH Bilduk 60.000 etxebizitza mobilizatzea eta eraikitzea proposatu du hamar urtean, horietatik 30.000 berriak
Etxebizitzaren aldeko aliantza publiko-komunitario handia iradoki du, arrazoizko prezioak bermatzeko, euskal erakundeek, banku-fundazioek eta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeek (BGAE) osatua, eta, horrela, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan etxebizitza publikoa sustatzeko.
Hauteskundeak, Andaluzian: zer du jokoan alderdi bakoitzak M17an?
Gauerdian amaituko da hauteskunde kanpaina Andaluzian. Inkesta guztiek Juanma Moreno PPko hautagaia jotzen dute irabazle, baina ikusteko dago Voxen botoak beharko dituen ala ez gobernatzeko. PSOEk, berriz, Maria Jesus Montero hautagaiarekin, azken unera arte ahalegindu nahi du azken urteotan galdutako boto-emaileak berreskuratzen.