Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Voxek salatu du Gasteizko bere egoitzari su ematen saiatu direla, harriak jaurti eta biharamunean

Azken orduetan jasandako bigarren erasoa da, Voxek salatu duenez. Larunbat goizaldean harriak jaurti zituzten Voxek Gasteizen duen egoitzako sarrerako atearen kontra.

sede vitoria

Voxek salatu duenez, Gasteizko bere egoitzari su ematen saiatu dira goizaldean, lokaleko kristala harriak jaurtiz puskatu eta biharamunean.

Eskuin muturreko alderdiak jakinarazi du Teodoro Doublang kalean duen lokalari su ematen saiatu direla 02:00ak aldera, eta "Vox kanpora faxistak" eta "Españolei sua!" pintatu dietela bertan.

Azken orduetan jasandako bigarren erasoa da, Voxek salatu duenez. Larunbat goizaldean, harriak jaurti zituzten sarrerako atearen kristalaren kontra.

Ohar batean, "ezker erradikalararekin lotutako jendeari" egotzi dizkio ekintza horiek Voxek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X