Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariaren kargugabetzea eskatu dute Iruñean hainbat manifestarik
Manifestazioa eguerdian egin dute, "Kalitatezko hezkuntza eta lan baldintzen alde. Gimeno Kanpora!", lelopean.
LABek deituta, manifestazioa egin dute larunbat goizean Iruñean, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariaren kargugabetzea eskatzeko, "hezkuntza komunitatearen eta sindikatuen aldarrikapenen aurrean entzungor" agertu dela iritzita.
Manifestazioa eguerdian egin dute, "Kalitatezko hezkuntza eta lan baldintzen alde. Gimeno Kanpora!", lelopean.
Hodei Tapia LABeko Hezkuntza arduradunak komunikabideei azaldu dienez, protestan "mezu ozen eta argia" bidalo nahi izan dute, hau da," Gimeno kontseilariak ezin duela bere karguan egun bakar bat gehiago egon".
Sindikatuaren esanetan, "Gimenok ez du zazpi urtean jarrera aldatu, hezkuntza komunitatearen eta sindikatuen aldarrikapenen aurrean entzungor eginez, agerikoa dena ukatuz eta edozein negoziazio motari ateak itxiz ".
"Zazpi urte luze hauetan hezkuntza kalitateak okerrera egin du. Hezkuntza sistema ahul dago. Lan karga eta eskakizunak gero eta handiagoak dira", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera