Baldintzapean aske utzi dute dute Igorreko errugbi taldeko presidentea
Ertzaintzak 132 salaketa jaso zituen igandera arte, Arratiko Zekorrak Rugby Taldeak Gabonetako loteria ez ordaintzeagatik. Zehazki, 3. sari bat egokitu zitzaion, eta orain klubak ez du nahikoa diru saria kobratu ez duten saridunei ordaintzeko.
Igorreko errugbi taldeko presidentea, saria ospatzen. Argazkia: EFE
Igorreko errugbi taldeko presidentea, 53 urtekoa, baldintzapean aske geratu da, larunbat goizean epailearen aurrera igaro ondoren.
Ostiralean atxilotu zuten, iruzurra eta administrazio desleiala egotzita, eta Durangoko ertzain-etxean egon da eguerdira arte. Ikerketak aurrera jarraitzen du, gertatutakoa argitzeko asmoz.
Ertzaintzak 132 salaketa jaso zituen igandera arte, Arratiko Zekorrak Rugby Taldeak Gabonetako loteria ez ordaintzeagatik. Taldeak onartu egin du 90693 zenbakiaren partizipazio gehiegi saldu zituela, "akats baten ondorioz"; behar baino 225 gehiago.
Gabonetako loteriaren 3. sari bat egokitu zitzaion, eta orain klubak ez du nahikoa diru saria kobratu ez duten saridunei ordaintzeko; ia 3 milioi euro falta ditu.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak gertakariaren harira egindako ikerketaren ondorioz, klubeko arduraduna atxilotu zuten ostiralean, administrazio desleiala eta iruzurra leporatuta.
Beharrezko izapideak amaitu ondoren, atxilotua epailearen aurrera eraman dute larunbat goizean.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera