Clara Campoamor elkarteak erreklamazio bat aurkeztuko du Ertzaintzak Maialen Mazonen arrisku-maila arintzeagatik
Era berean, kexa formalak aurkeztuko dituzte Arartekoaren eta Emakunderen aurrean, Ertzaintzako talde instruktoreak epaiketan egindako adierazpenak "iraingarriak" iruditu zaizkielako, Maialen "berriz ere biktima bihurtu" baitzuten.
Clara Campoamor elkarteak iragarri du "erreklamazio formal bat" aurkeztuko duela Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Ertzaintzak Maialen Mazonen arrisku balorazioa jaisteko orduan egindako "akats izugarriagatik". Mazon bere senarrak erail zuen Gasteizen, 2023an.
Ostegunean amaitu da haren hilketaren inguruko epaiketa. Epaimahaiak errudun jo du senarra, aldeko zortzi botorekin eta aurkako batekin, frogatutzat jo baitu Maialen azpikeriaz jokatuta erail zuela; une horretan, gainera, biktima bikien haurdun zegoen.
Hala ere, epaimahaiak ez ditu onartu genero-indarkeriaren astungarria eta ankerkeriarena. Hori guztia, kondenatuak Torremolinoseko (Malaga) epaile batek ezarritako urruntze-agindua indarrean zuen arren (bikoteak sistematikoki urratzen zuena) eta Maialen Espainiako VioGen jarraipen-sisteman "muturreko arrisku" gisa jasota zegoen arren.
Ertzaintzak, ostera, arrisku maila "baxura" jaitsi zuen emakumeak senarraren aurkako salaketa kentzen saiatu zenean, halakorik lortu ez bazuen ere. Kasu honen ondorioz, euskal poliziak indarkeria matxistaren aurreko protokoloak aldatu zituen.
"Behin erruduntasun penala ebatzita eta hiltzailea kondenatuta dagoela, Ertzaintzaren erantzukizuna eskatuko dugu, Guardia Zibilak egoki egindako arrisku-balorazioa aldatzean akats izugarria egin zuelako eta Maialen babesteko neurririk hartu ez zutelako", adierazi du Jose Miguel Fernandez Clara Campoamor elkarteko presidenteak.
Ildo horretan, Fernandezek aurreratu du elkarteak (epaiketan herri-akusazio gisa parte hartu du) "funtzionamendu txarragatik erreklamazio formala" jarriko diola Eusko Jaurlaritzari.
Era berean, kexa formalak aurkeztuko dituzte Arartekoaren eta Emakunderen aurrean, Ertzaintzako talde instruktoreak epaiketan egindako adierazpenak "iraingarriak" iruditu zaizkielako, Maialen "berriz ere biktima bihurtu" baitzuten.
Bestalde, biktimaren familiaren abokatuak, Virginia Urtaranek, penaz hartu du epaimahaiak genero indarkeria astungarritzat hartu ez izana.
EPAIKETA
Maialen Mazonen familiaren abokatuak ebazpenaren balorazio"gazi-gozoa" egin du, epaimahaiak ez duelako onartu genero indarkeriaren astungarria
Maialen Mazonen hilketaren auziko epaimahaiak emandako ebazpenaren balorazioa egin du haren familiaren abokatuak. Virginia Urtaran abokatuak penaz hartu du epaimahaiak genero indarkeria astungarritzat hartu ez izana.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera