Gorabeherak errepideetan, euriak eta ur putzuek baldintzatuta
Luizi bat gertatu da BI-631 errepidean, Bermeon, eta errei bat itxi dute. Bien bitartean, semaforoa jarri dute bidea txandaka emateko.
Euria Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Euria tarteko, arazoak sortu dira, goizean goizetik, errepideetan.
Luizi bat gertatu da Bermeon, BI-631 errepidean, eta errei bat itxi dute. Bien bitartean, semaforoa jarri dute bidea txandaka emateko.
Bestalde, ibilgailu batek istripua izan du Txorierriko igarobidean (BI-30), Galdakaora bidean, eta ilarak sortu dira.
A-8an Abanto Zierbenan, Bilborako noranzkoan, auto bat errepidetik irten da, ezkerreko erreia itxi dute eta ilarak sortu dira puntu horretan.
Gi-636 errepidean ere, istripua izan da, Gaintxurizketa gainean, Donostiarako noranzkoan, eta ilarak sortu dira.
Hori guztia dela eta, arretaz gidatzeko gomendatu dute trafiko arduradunek.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat hil da Kataluniako euriteetan eta alerta gorria ezarri dute Valentzian eta Alacanten