Albiste izango dira: Epaimahaiak errudun jo du Maialen Mazon hiltzeaz akusatutako gizona, Tubos Reunidoseko asanblada, abisu horia euriagatik eta krisia Nafarroako Gobernuan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko maiatzaren 15ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Maialen Mazonen hilketan, akusatua errudun: Herri epaimahaiak errudun jo du Maialen Mazon hiltzeaz akusatutako gizona, biktimaren senarra. Aldeko bost botorekin eta aurkako batekin, azpikeriaz eta ahaidetasun astungarriarekin egindako hilketa izan zela ondorioztatu dute. Epaimahaiak ez ditu aintzat hartu, ordea, genero eta ankerkeria eskaerak.
- Tubos Reunidoseko asanblada: Tubos Reunidosen langileek greba mugagabearekin jarraitu ala ez erabaki dezakeen asanblea egingo dute gaur goizean. LABek lanuzteekin amaitzeko aukera zabalik utzi du eta ESK, berriz, greba luzatzearen alde agertu da.
- Abisu horia euriagatik: Bizkaian eta Gipuzkoan abisu horia indarrean da, euriteengatik, 21:00ak arte, metro karratuko 60 litro arte pila daitezkeelako 24 orduan. Nafarroan, berriz, euriari dagokion abisu horia 15:00etan amaituko da.
- Krisia Nafarroako Gobernuan: Hauteskundeetarako urtebeteren faltan, krisi hotsak entzuten dira Nafarroako Gobernuan. Ikasgelen auzian PSNk eta Geroa Baik ezberdin bozkatu izanak sortu du arrakala.
Zure interesekoa izan daiteke