Nafarroako Gobernua
Albiste izango dira: Epaimahaiak errudun jo du Maialen Mazon hiltzeaz akusatutako gizona, Tubos Reunidoseko asanblada, abisu horia euriagatik eta krisia Nafarroako Gobernuan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Chivitek bere "zintzotasuna" jarri du "berme" gisa: "Inork ez du nire jardunean deliturik aurkitu, ezta aurkituko ere"
Nafarroako Gobernuko presidenteak agerraldia egin du Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean, eta azpimarratu du bere gobernuan ez dagoela ustelkeriarik.
Ikasgelak ixteko erabakia "bidegabea" eta "arinki" hartutakoa dela salatu dute Nafarroako itunpeko ikastetxeetako sindikatuek
Ikasgelak itxi ordez, ratioak murriztea eta liberatutako baliabideak irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko baliatzea eskatu dute SEPNA-FSIE eta UGT sindikatuetako ordezkariek.
Hithiumen inbertsioa Nafarroan gauzatzeko akordioa sinatu dute Chivitek eta Txinako enpresak, Pekinen
Proiektuari esker 405 milioi euro inbertitu eta 700 lanpostu inguru sortuko dira, lehen fasean, Nafarroan, eta bigarren fasean mila lanpostu ere izan daitezke.
Hegazti-gripe kasu bat hauteman dute Nafarroan, kurrilo bat kutsatu da
Paseko kurriloa da (hegazti basatia) Arguedaseko hezegune batean hilda aurkitu dutena. Edozein kasutan, oraingoz ez da positiborik izan Nafarroako etxaldeetan. Euskal Autonomia Erkidegoan 19 positibo zenbatu dira urtea hasi zenetik.
Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du baso-suteen arriskuagatik ezarritako larrialdi plana
Datozen egunetarako aurreikusitako eguraldi baldintzak direla eta hartu du erabakia Foru Gobernuak, SOS Nafarroak jakinarazi duenez.
Parte-hartze zabala BSHn, lan-erregulazioko espedientearen aurreakordioaren inguruko bozketan
Eguerdiko 13:00etarako langileen % 80k eman du bozka. Enpresa batzordearen gehiengoak, ELAk eta LABek izan ezik, joan zen asteazkenean lortu zuen aurreakordioa zuzendaritzarekin, eta, horren arabera, lantegia itxi eta 609 pertsona kaleratuko dituzte, 655 izan beharrean.
BSHko langileek datorren astean bozkatuko dute lan- erregulazioko espedienteari buruzko aurreakordioa
Enpresa batzordearen gehiengoak (LABek eta ELAk, ez) aurreakordioa lortu du aste honetan zuzendaritzarekin, eta, horren arabera, lantegia itxi eta 609 pertsona kaleratuko dituzte. Langileen ordezkariek deituta, batzarrak egingo dituzte ostiral honetan, eta bozketa, ziurrenik, astelehenean egingo dute.