Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du baso-suteen arriskuagatik ezarritako larrialdi plana
Datozen egunetarako aurreikusitako eguraldi baldintzak direla eta hartu du erabakia Foru Gobernuak, SOS Nafarroak jakinarazi duenez.
Nafarroako Gobernuak indargabetu egin du baso-suteen arriskuagatik lurraldean ezarrita zegoen plan berezia (INFONA), erkidegoan gertatu diren suteen bilakaera ikusita.
SOS Nafarroak jakinarazi duenez gaur goizean hartu du erabakia Foru Gobernuak, datozen egunetarako aurreikusitako eguraldi baldintzak direla eta.
Astebete baino gehiago iraun duen bero-boladaren ondotik, atzo tenperaturak 10 gradu inguru jaitsi ziren Nafarroan.
Nafarroan sute-arriskua "oso handia" edo "muturrekoa" izan da egun askotan, eta, ondorioz, Foru Gobernuak aipatutako planaren 2. maila aktibatu zuen, Espainiako Gobernuak Zarrakazteluko sutea itzaltzeko bitartekoak eman zitzan.
Behin sua kontrolatuta 1.mailara jaitsi zuen eta atzo Amparo Lopez Barne kontseilariak iragarri zuen larrialdi aurreko egoera ezarri zuela Nafarroako Gobernuak. Azkenik, gaur, bertan behera utzi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Manifestazio jendetsua egin dute Santurtzin Anderrentzat justizia eta erreparazioa eskatzeko
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta dozenaka hiritara zabaldu da, greba orokorrari begira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko