Lehendakariak baieztatu du FIFAk "eskakizun berriak" ezarri dituela Munduko Txapelketaren egoitza izateko
Imanol Pradalesek adierazi du alderdi operatibo, logistiko, ekonomiko, finantzario eta segurtasunari loturikoei buruz "hausnartu" egin behar dela, eta euskal erakundeek "herrirako erabakirik onena" hartuko dutela esan du.
Bilbo eta Donostia 2030eko Munduko Txapelketako egoitza izateko eztabaidak puri-purian jarraitzen du. Euskal erakundeak FIFAk ezarritako betekizunak aztertzen ari dira; izan ere, Euskadira egindako bisitaren ondoren, “eskakizun berriak” jarri ditu mahai gainean, Imanol Pradales lehendakariak baieztatu duenez, eta horrek hautagaitzari buruzko zalantzak sortu ditu.
Pradalesek adierazi du euskal erakundeak “zorrotz” ari direla baldintza berri horiek aztertzen, eta nabarmendu du hausnartu egin behar dela alderdi operatibo, logistiko, ekonomiko, finantzario eta segurtasunari loturikoei buruz.
Nolanahi ere, euskal erakundeek "herrirako erabakirik onena" hartuko dutela gaineratu du. Zentzu horretan, “lasaitasuna” eskatu du, eta gogorarazi du oraindik tartea dagoela, egoitzei buruzko azken erabakia datorren urtarrilean hartuko delako.
Alderdien erreakzioak
Irune Berasaluze (EAJ) Gipuzkoako Foru Aldundiaren bozeramailearen ustez, 2030eko Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izatearen edo ez izatearen erabakiak "herrialde osoarena" izan behar du, inplikatuta dauden erakunde "guztien artean" hartutakoa, guztiek "adostuta eta koordinatuta".
"Hausnarketa eskatzen duen ekitaldi handia da", eta "gai asko baloratzea" eskatzen du horrek, Beresaluzeren iritziz.
Nerea Kortajarena EH Bilduren legebiltzarkideak kritikatu egin du orain hiru urte, EH Bilduk Munduko Futbol Txapelketaren inguruko zalantzak agertu zituenean, proiektua “munduko onena zela”. Gauzak horrela, “zuhur” aritzeko deia egin du.
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok (PSE-EE) adierazi duenez, Euskadik ekitaldi handiak “ederto kudeatzen” dakiela erakutsi du azken urteotan. Horregatik, zalantzan jarri du orain Bilbo eta Donostia 2030eko Munduko Txapelketako egoitza gisa birplanteatzera daramaten baldintzak aldatu izana.
Euskadiko PPren presidente Javier de Andresek, berriz, 2030eko Munduko Txapelketako egoitzei buruzko eztabaida kritikatu du. Horren iritziz, “motibazio politikoek” eragin dute eztabaida, eta Euskadik bere hautagaitzari eutsi egin behar diola nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Olatu zuri gorriak Iruñea hartu du
Txupinazoarekin, lehertu da festa Iruñean eta ez du atsedenik hartuko datorren uztailaren 14ra arte. Urteroko ohiturei, gaur beste protagonista bat batu zaie: beroa. Festazaleek 40 graduko tenperaturekin abiatu dituzte 2026ko sanferminak.
Antzuola eta Urretxu artean piztutako baso-sutea kontrolpean dago
Gipuzkoako hiru parketako suhiltzaileak aritu dira Antzuolan 13:45ak aldera deklaratutako sutea itzaltzen. Sugarrak ordu batzuk geroago kontrolatu dituzte.
Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
Lesakako sanferminak hasi dira
Txupinaren jaurtiketak eman die hasiera Lesakako San Fermin jaiei astelehen honetan, 12:00etan. Jai-egitarauak 50 kultura-, kirol- eta jolas-jarduera baino gehiago biltzen ditu, datozen 6 eguneton burutuko direnak. Gaita jotzaileen, musika-banden eta txarangen ohiko soinuek herriko kaleak alaituko dituzte uztailaren 11ra arte, larunbata.
Arrautza frijituak, txistorra eta zapi gorria: Hasi da festa Iruñean
Urtero bezala, ohiko hamaiketakoak izaten dira uztailaren 6ko goizean, festei hasiera emateko zain. Mokadu sendoak beti ere, hau izango baita seguraski, eguneko otordu bakarra.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Asiron eta Chivite: "Jendeak asko goza dezala, baina errespetuz"
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak 2026ko sanferminetara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, jaiez eta hiriaz gozatzeko, baina "beti errespetuz".
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka pertsonek Txistulari eta Gaitarien Bandaren doinuekin dantzan egin ahal izan dute.
3I/ATLAS izarrarteko kometa "Eguzkia baino askoz zaharragoa" dela ondorioztatu du astronomo talde batek
Aztarna kimiko espezifikoak neurtuz iritsi dira ondorio horretara, eta segur aski Eguzki sistematik kanpo sortu zela ere uste dute. Izarrarteko kometak eguzki sistemaren kanpoan sortu eta noizean behin eguzki sisteman sartzen diren izoztutako objektuak dira.