INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat hil du bere bikotekide gizonezkoak labankadaz, Parlan (Madril)

Erasotzaileak berak Poliziari deitu eta bere burua entregatu zuen, biktimari aurpegian eta lepoan hainbat sastada eman ondoren.

Calle Getafe, 10. Parla (Madrid). Una mujer muere apuñalada por su pareja en Parla. El propio agresor se entregó a la Policía tras asestar varias puñaladas en la cara y cuello a la víctima. Imagen de Google Street View

Parlako (Madril) Getafe kaleko 10. zenbakian izan da hilketa. Irudia: Google Maps

47 urteko emakume bat hil da asteazken gauean Parlan (Madril), indarkeria matxistak jota. Polizia Nazionala genero-indarkeria kasua ikertzen ari da, eta 62 urteko gizona atxilotu du ustezko hilketagatik.

Hilketa bart gertatu zen, 22:10 aldera, Parlako Getafe kalean. Gizonak hainbat labankada eman zizkion bikotekideari eta, ondoren, agintariei deitu zien bere burua etxebizitzan bertan entregatzeko. Poliziak iritsi zirenean, gizona kalean aurkitu zuten zain, eta etxe barrura lagundu zien. Han, emakumea lurrean etzanda aurkitu zuten, arma zuriz egindako hainbat zauri zituela. 

Agenteek Madrilgo Larrialdi Medikoko Zerbitzuko (Summa 112) osasun-arreta eskatu zuten, eta iritsi zirenean heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Poliziak gizona -jatorriz atzerritarra baina nazionalizatua- atxilotu zuen, giza hilketa delitua egotzita. 

46 hildako

Espainian, azaroaren 16rako, 2026an 45 emakume ziren indarkeria matxistaren ondorioz hildakoak, Berdintasun Ministerioaren arabera. EAEn ez da inor hil aurten, baina bai Nafarroan, bi: otsailean, gizon batek emaztea hil eta ama larri zauritu zuen Sarrigurenen; eta maiatzean, beste gizon batek emaztea hil zuen Arguedasen. Frantzian, datu ofizialak hurrengo urtera arte argitaratuko ez badira ere, hainbat iturrik azaroaren 9ra arte feminizidioaren ondoriozko 77 biktima zenbatu dituzte. 

Euskadi: 900840111
España: 016
Iparralde: 3919

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111  (EAEko telefonoa), 016  (Espainiako Estatuko telefonoa) edo 3919  (Iparraldeko telefonoa, 24 orduz martxan, igande eta jaiegunetan izan ezik, 09:00etatik 18:00etara). Ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan bertan; beraz, gogoratu ezabatzeaz.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X